Gaztaina-saltokiak instalatu ahal izateko jabetza publikoa erabili eta ustiatzeko baimenaren eskabidea
Gaztaina-saltoki instalatzeko baimena eskuratzea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Epea
- 2019-2023 denboraldirako: ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean.
Betebeharrak
- Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
Dokumentazioa
Nahitaezko dokumentazioa
-
Eskabidea- Izenpetutako aitorpena, saltokiak jartzeko planoa
- Titularraren zein titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) delakoaren fotokopia.
- Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Kioskoaren edo ibilgailuaren agiri teknikoak eta argazkiak.
- Halakorik baldin bada, indarrean dagoen osasun-baimena edo osasun erregistro zen-bakia.
Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa
- EJZ agiria.
- Lan-bizitzaren egiaztagiria, eskatzailearen izenean emana, eguneratuta.
- Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria eta enpresaburuaren jarduera-ezaren egiaztagiria.
- Azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna.
- Erraz birziklatzeko materialen erabileraren sustapenaren
Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa
Esleipendun suertatuz gero, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek irailaren 10etik 16ra bitartean:
- Azokan zehar, berorren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko di-tuen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
- Titularraren argazkia, agiri tamainakoak.
- Saltzaileek elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen agi-ria.
- Titularrari dagozkion Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
-
Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafeko alta eta bajen ziurtagiria.
- Azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.
Zenbatekoa
- Eskatzaile esleipendunek 200,00 €ko bermea jarri beharko dute saltoki baimendu bakoitzeko.
- Bide publikoa okupatzeagatik, ordaindu beharreko urte bakoitzari dagokion tasa: Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza (7.1 Ordenantza).
Araudia
-
2019-2023 aldian gasteizen gaztaina-saltokiak instalatu ahal izateko jabetza publikoa erabili eta ustiatzeko baimena esleitzeko deialdiaren oinarriak
- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, EAEko Merkataritza Jarduerari buruzkoa.
- 7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jardueraren Legearen Bigarren aldaketari buruzkoa.
- Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza (7.1 Ordenantza).
- Vitoria-Gasteizko Udalerrian Kaleko Salmenta arautzeko Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
-
Eskabideak:
- Ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean.
-
Esleipendunek dokumentazioa aurkeztea:
- Irailaren 10etik 16ra bitartean.
Online izapidetzea 
- Erregistro elektronikoaren bidez.
Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:
- Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
- Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
- Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Lizentziak jasotzea
- Irailaren 10etik 16ra bitartean.
Oharrak
- Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan, Herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo Udalaren web orrian egongo dira eskuragarri uztailaren 22tik aurrera.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.