Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako aretoak zuzenean erreserbatzea
OHARRA: otsailaren 15etik aurrera, berrabiatzen dira udal kirol instalazioen erreserba zuzenak.
Kirol espazioak, ikasgelak eta bilera-gelak erreserbatzea gizarte etxe eta kirol instalazioetan, aldi jakin batez jarduera zehatz bat garatzeko.
Online kontsultatzea. Identifikazio txartelik baduzu.
Jarduera garatzeko material, langile edo espazio berezirik behar bada edo merkataritza erabilerarik bada, espazio eskabidea egin behar da erreserba lortzeko. Prezioan salbuespen edo hobaririk aplikatu behar denean ere beharrezkoa da eskabidea egitea aldez aurretik.
Nork
- Bilera aretoak: 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.
- Kirol instalazioak: 12 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.
Epea
Gehienez 8 egun lehenago egin ahalko dira.
Zenbatekoa
- Bilera aretoak: Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantzaren arabera (7.11 atala).
- Kirol instalazioak: Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen indarreko Araudiaren arabera (8.4 atala).
Araudia
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudia.
- Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza (7.11 atala).
- Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudia (8.4 atala).
Ohiko galderak (FAQs)
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
- Gizarte etxeak.
- Kiroldegiak.
- Beti Jai pilotalekuak.
- Mendizorrotzeko kirol esparrua | Gamarrako parkea.
Online izapidetzea
- Online erreserbatzea.
- Online kontsultatzea. Identifikazio txartelik baduzu.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.