B@kQ sistemaren eskabidea, gaitzea, pasahitza aldatzea, desblokeatzea edo ezeztatzea
B@kQ, administrazioarekin (esaterako, Vitoria-Gasteizko Udalarekin) telematikoki harremanetan jartzeko identifikazio elektronikoko bitarteko bat da, pertsona fisikoentzat, Izenpek emanda. Euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan kontsultak eta tramiteak online egiteko aukera ematen du, gordailu zentralizatu batean —‘hodeian’— jaulkitako ziurtagiri kualifikatu baten bitartez, izenpetze-egintzetarako balioko baitu. Sistemak ez du euskarri fisikorik, pertsonal eta besterenezina da eta osagai hauek ditu:
- Autentifikazioa: Erabiltzailearen NAN/AIZ zenbakia eta pasahitza.
- Autentifikazioa egiaztatzea. Bi modutan izan daiteke:
- koordenatu-jokoaren bitartez, 16 posiziorekin (2021/02/02a baino lehenago eskatu bazen) - Egiaztatzeko modua aldatzea ,
- telefono mugikorrera bidalitako mezuan jasotako kodearen bitartez (2021/02/02az geroztik eskatu bazen).
Eskabidea | B@kQ gaitzea | Pasahitza aldatzea | Pasahitza ahaztea | B@kQ desblokeatzea | B@kQ ezeztatzea | Egiaztatzeko modua aldatzea | FAQs
Eskabidea
Betebeharrak
- 16 urte baino gehiago edukitzea.
- Indarrean dagoen posta elektroniko kontu bat izatea.
- Telefono mugikorra izatea.
Behin B@kQa tramitatuta, posta elektroniko bat jasoko duzu aktibazio argibideekin eta SMS bat pasahitzarekin.
Dokumentazioa
Indarrean dagoen identifikazio agiriaren jatorrizkoa:
- NAN, pasaportea edo gidabaimena.
- Europar Batasuneko hiritarrak: AIZ eta pasaportea / haien jatorrizko herrialdeko NAN.
- Europa Batasunaz kanpoko hirritarrak: AIZ eta pasaportea.
Zuzeneko izapidetzea
B@kQ gaitzea
Eskabidea osatu ondoren, Izenpek posta elektroniko bat bidaliko du. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira.
Igortze- eta aktibazio-prozesuari buruzko argibide gehiago Izenpe-aren webgunean.
Pasahitza aldatzea
Pasahitza Izenperen zerbitzu-ataritik alda daiteke.
Pasahitza ahaztea
Pasahitza Izenperen zerbitzu-ataritik berreskura daiteke.
B@kQ desblokeatzea
Pasahitza edo koordenatuak 5 aldiz oker sartzeagatik blokeatuta geratu den B@kQ desblokeatzea: Izenperen zerbitzu-ataritik (kudeaketa-panela).
Egiaztatzeko modua aldatzea
Autentifikazioa egiaztatzeko modua aldatzeko (koordenatuen ordez telefono mugikorrera SMS bidez bidalitako kodea erabiltzea) BakQ txartelaren kudeaketa-panelean.
B@kQ ezeztatzea
Izenperen zerbitzu-ataritik ezezta daiteke B@kQ sistema (koordenatu-jokoa).
Ohiko galderak (FAQs)
B@kQ sistemari buruzko ohiko galderak
Araudia
- Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legea
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.