Gasteizko taxi zerbitzuan ibilgailu elektriko erosteko dirulaguntzak

Gasteizko taxi zerbitzuan errekuntza motorra duten ibilgailuen ordez ibilgailu elektriko matrikulatu berriak erosteko dirulaguntzak.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Gasteizko udalaren taxi-lizentzia baten jabe diren pertsona fisikoak.
  • Gasteizko taxi-elkarteak.

Epea

Deialdi honen laburpena Dirulaguntzen Datu-base Nazionalaren bitartez Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta gorabehera hauetakoren bat gertatzen denean amaituko:

  • Behar bezala beteta jasotako eskabideek aurrekontua agortzea.
  • 2021eko irailaren 1era iristea.

Aurrekontua 2021eko irailaren 1a baino lehen agortzen bada, eskabideak behin-behineko zerrendan erregistratu ahalko dira, eta sarrera-erregistroaren hurrenkerari jarraituta erantzungo zaie, baldin eta aurrekontua geratzen bada aldez aurretik esleitutako dirulaguntzak bertan behera utzi direlako, onartu ez direlako edo uko egin zaielako.

Dokumentazioa

Eranskinak Word formatuan daude.

  • Eskabide agiria eta zinpeko aitorpena, I eranskina.
  • Jatorrizko faktura, saltokiak zigilatuta II. Eranskinean jasotako ereduan.
  • Onuradunek jakinarazi egin behar diote Gasteizko udalari udalaren ebazpenaren ondoren beste administrazio publiko batzuengandik helburu berarako laguntzak jasotzen badituzte, horien jakinarazpena jasotzen denetik hilabete pasa aurretik III. Eranskina.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Emandako laguntzak 2 hilabeteko epean justifikatu beharko dira, ebazpenaren jakinarazpenetik kontatuta.
  • Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.