Sorkuntza artistikoko proiektuak hautatzeko deialdia MH+UPV/EHU
Sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatzea da, ekoizpen-fase aurreratuan daudenak, 2023-2024 aldian Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan bakarkako erakusketetan aurkeztu ahal izateko
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Epea
2023ko ekainaren 10era arte.
Betebeharrak
- Proiektuak banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango dituzte EHUko Arte Ederretako Fakultateko bigarren zikloan, graduondoko ikastarotan edo doktoretza ikastarotan matrikulaturik dauden ikasleek.
- Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute.
- Udalarekin inolako zorrik ez izatea, halaber zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta izatea.
Documentazioa
- Eskabidea
- Proiektu egilearen edo egileen nortasun-agiriaren -edo baliokidearen- fotokopia.
- Arte Ederretako Fakultateko 2022-2023 ikasturteko matrikula egiaztagiria
- Curriculuma.
- Aurretik egindako lanen dosier laburra.
- Proposatutako proiektuaren dosierra, hauexek biltzen dituena:
- Proiektuaren izenburua eta garapena.
- Proiektuaren zirriborro eta irudiak, jpg formatuan (gutxienezko bereizmena: 72 ppp).
- Proiektuaren egungo egoera.
Araudia
Sorkuntza artistikoko proiektu deialdia
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Argibideak Montehermoso kulturunean.
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.