Gasteizen ekitaldiak eta biltzarrak antolatzeko eta hiria kanpoan promozionatzeko dirulaguntzak
Epea | Betebeharrak | Arauak | Aplikazioa | Izapidetzea
Gazteizen ekitaldiak eta biltzarrak antolatzeko eta hiria kanpoan promozionatzeko dirulaguntzak, norgehiagoka-prozeduraren bitartez.
Nork
Pertsona fisikoak edo juridikoak edo legez eratutako erakundeak, Gasteizen ekitaldiak eta biltzarrak antolatu eta hiria kanpoan promozionatzeko jarduerak egiten dituztenak.
Epea
2022 deialdia: deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO 85zk, 2022ko uztailaren 22a) 2022ko irailaren 9ra arte.
Betebeharrak
Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Arauak
- Gasteizko udalaren dirulaguntzen dialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
- Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, diru-laguntzei buruzkoa
Dokumentazioa
- Laguntza-eskabidea eta zinpeko aitorpena
- Bestelako diru-laguntzak I. Eranskina
- Diru-sarreren eta gastuen balantzea II.Eranskina
- Proiektuaren gastuei buruzko zerrenda sailkatua III. Eranskina
- Deskripzio-memoria IV. Eranskina
- Deialdiaren 13. oinarrian zehaztutakoa.
Izapidetzea
Aurrez aurre
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu edo promocioneconomica@vitoria-gasteiz.org
posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.