Gasteizko ikastetxeetan eskola-baratzeen alorreko jarduerak egiteko diru-laguntza

Nork

Gasteizko ikastetxeak eta ikasleen familien elkarteak.

Epea

2021- 2022 ikasturtea:  oinarrien laburpena ALHAOn (Beste leiho batean irekiko da)argitaratzen den egunaren biharamunetik 2022ko uztailaren 6ra.

Betebeharrak

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatuta egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta eduki.
  • 2021eko irailetik 2022ko ekainera bitartean ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa bultzatzeko proiektu bat garatzen aritzea edo garatzeko asmoa izatea.
  • 2021eko irailetik 2022ko ekainera bitartean jarduera horiek egiteak gastuak ekarri izana –fakturen bitartez egiaztatu daitezkeenak–, eskola-baratzearen jarduerari estu-estu lotuak. Honako hauek joko dira eskola-baratzearen jarduerarekin zerikusia duten gastutzat:
  • Nekazaritzaren eta basozaintzaren alorreko jarduerei buruzko ikastaro, hitzaldi eta lantegien antolakuntza.
  • Materialak erostea: lanabesak, eskola-baratzeen egiturak eraikitzeko materiala, landatzeko mahaiak, landareak, haziak eta nekazaritzaren eta basozaintzaren alorreko bestelako materialak.
  • Nekazaritzaren eta basozaintza gaia jorratzen duten dokumentuak –paperezkoak nahiz digitalak– erostea.
  • Nekazaritzaren eta basozaintzaren alorreko eremua sortu, mantendu edo hobetzearekin zerikusi zuzena duten obra edo lanak egitea. 
  • IGIko teknikarien iritziz horien parekotzat jo daitezkeen bestelako gastuak.

Behar diren argibideak eman beharko dituzte ikastetxeek, baita, beharrezkotzat jotzen bada, IGIko teknikariei bertara sartzen utzi ere, aurkeztu dituzten fakturak eta eskola-baratzeen proiektuetan gauzatutakoak bat datozela egiaztatzerik izan dezaten.

Ikastetxeek eskabide bakarra aurkeztu ahal dute, dela ikastetxearen izenean, dela bertako ikasleen familien elkartearen izenean.

Dokumentazioa

  • Eskabide orria, ikastetxeko zuzendariak sinatuta.
  • Ikastetxean gauzatzen ari den edo gauzatuko den eskola-baratzearen proiektua. Proiektuaren helburuak, metodologia eta jarduerak azaldu beharko dira bertan, zer leku baliatuko diren eskola-baratzea egiteko eta zein beharri erantzungo zaien eskatzen den diru-laguntzarekin.

Ikasleen Familien elkarteen kasuan:

  • Ikasleen Familien Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria
  • Deialdian parte hartzeko erabakia jasotzen duen bileraren aktaren fotokopia
  • Deialdi honetarako zuritutako gastuak biltzen dituen kontu-liburuaren kopiak
  • Erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina), eskabide berbera beste udal sail edo zerbitzutan aurkeztu ez izanari buruzkoa.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (2. eranskina), ikasleen ehunekoari buruzkoa, ikastetxea Gasteizko udalerritik kanpo badago.
  • Bankuko kontu-zenbakia eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia, CEAn dirulaguntza eskatzen den lehen aldia bada, edo bankuko datuak aldatu badira. Banketxeak emandako egiaztagiria aurkeztu behar da, kontu zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena. Ikastetxea izan behar da titularra, ez pertsona bat.
  • Jardueren kostua justifikatzen duen oroitidazki ekonomikoa:
    • eranskina: Funts propioen edo beste erakunde batzuetatik jasotakoen justifikazioa
    • 2-J eranskina: Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen egiaztagirien zerrenda. Jatorrizko fakturak eta ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko zaizkio. Dirulaguntzari egozten zaizkion langile-gastuetarako, nominak eta TCak (egungo RNT eta RCL) erantsiko dira.
    • 3-J eranskina: Proiektu edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen balantzea.
    • 5-J eranskina: Zinpeko aitorpena: onuradunak bete beharreko eranskina.
    • Eskola-garraiori lotutako gastuen jatorrizko fakturak eta horien kopiak. Garraio kolektibo publikoa erabili izanez gero, erositako txartelen bidez justifikatu ahalko da gastua.

Araudia

Izapidea

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Online tramitatzea

Erregistro elektronikoaren bitartez.

Online tramitatzeko, ziurtagiri digitala behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan beharko dute, eta izenak, 64 karaktere baino gutxiago.

Erregistro elektronikoa erabiltzeko urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehienez 10 MB Eskabideak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsean aurkeztu.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Zalantzak argitaratzeko: 945 162696 telefonoak eta ceaadmin@vitoria-gasteiz.org, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bitartez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinaren helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.