Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko isolamendu akustikoa hobetzeko Gasteizko Udalaren dirulaguntzak eskatzea

Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko etxebizitzen kanpoko fatxadetako baoen isolamendu akustikoa hobetzeko obrak finantzatzera bideratutako Gasteizko Udalaren dirulaguntzak; zehazki,I. Eranskinean pdf artxiboa adierazten diren etxebizitza-eraikinetan, zeinetan gaueko zarata-indizeak (Ln), zaratak eragiten dion fatxadan, kalitate akustikoaren helburuak 10 dB(A) gainditzen dituen.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

Deialdiaren laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2022ko abenduaren 31n edo baliagarri dagoen kreditua agortzen denean bukatuko. Argitalpena laster izango dela aurreikusten da.

Betebeharrak

  • I. Eranskinean pdf artxiboa adierazten diren eraikinetako etxebizitzaren baten jabe, gozamendun edo errentari diren edo haren gaineko beste edozein gozamen-agiri duten pertsona fisiko edo juridikoak izan ahalko dira dirulaguntza horien onuradun, dirulaguntzaren xede den isolamendu akustikoaren hobekuntza gauzatzen dutelarik.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez egotea.

Dokumentazioa

  • Eskabide inprimakia pdf artxiboa
  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen agiria.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez dagoela adierazten duena.
  • Gasteizko Udalari zerga-betebeharrak egunean edukitzearen inguruko ziurtagiriak ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekikoak beteta daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak(Beste leiho batean irekiko da) aurkeztu beharko dira.
  • Eskatzailea jabea edo gozamenduna bada, etxebizitzaren jabetza-eskrituraren fotokopia edo etxebizitzaren ohar soila, Jabetzaren Erregistroak jaulkia.
  • Eskatzailea errentaria bada, edo beste edozein gozamen-agiri badu, indarrean dagoen kontratuaren fotokopia eta obra gauzatzeko baimena, jabeak emana.
  • Isolamendu akustikoa hobetzeko obren kostuaren aurrekontu xehatua, ordeztu nahi diren leiho edota balkoi-ateen arabera banakatua, bete beharreko eskakizun akustikoekin —I. Eranskinean pdf artxiboa ageri dena adinakoa edo hortik gorakoak izan beharko dute—.
  • Kanpoko fatxadaren argazkia —ordeztuko diren leiho edota balkoi-ateena—.

Egokitzat jotzen dituen argibideak eta agiriak eskatu ahal izango dizkie Gasteizko Udalak eskatzaileei, eskabidea behar bezala baloratu ahal izateko.

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa

2023ko uztailaren 31n bukatuko da justifikatzeko agiriak aurkezteko epea. Dirulaguntzaren onuradunak egindako gastuaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko du hura justifikatzeko, hauek

Diruz lagundutako obra benetan gauzatu dela egiaztatzeko neurriak hartu ahal izango ditu Gasteizko Udalak.

Araudia

Izapidetzea

Aurrez aurre
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.