Titulartasun publikoko Haur Eskoletan izena ematea

Vitoria-Gasteizko titulartasun publikoko Haur Eskoletan lekua eskatzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Oharra: informazio hau 2021-2022 ikasturterako da. 2020-2021 ikasturteko bakanteetan izena eman nahi dutenek aurrez aurre egin behar dute Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, aurretiaz hitzordua eskatuz.

Nork

  • Udal Haur Eskolak: 2019, 2020 eta 2021ean jaiotako haurrak.
  • Haurreskolak Partzuergoko Eskolak: 2020an eta 2021ean jaiotako haurrak.

Haur eskolan hasteko 16 aste beteta izan behar dira.

Epea

2021-2022 ikasturtea irailean hasteko
  • Izena emateko epea: 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 9ra. 2021eko maiatzaren 5etik 14ra bitartean jaiotako haurrek 2021eko maiatzaren 19ra arte eman dezakete izena, egun hori barne.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2021eko ekainaren 4an.
  • Erreklamazioak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 4tik 9ra.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2021eko ekainaren 21ean.
  • Matrikula gauzatzea: 2021eko ekainaren 21etik 25era.

2021-2022 ikasturtea abiarazi ondoren hasteko

  • Izen-ematea: hilabete bakoitzeko 1etik 10era (biak barne).
  • Plazak esleitzea: hilabete bakoitzeko 15etik 20ra.
  • Eskolatzea: plaza esleitu eta hurrengo hilabeteko lehen eskola-eguna.

Betebeharrak

  • Jaiota egotea.
  • Eskabidea epe barruan eta prozedura jarraituz egitea, bai irailean hasteko bai ikasturtean zehar hasteko.

Derrigorrezko dokumentazioa

Nahitaez, honako hau aurkeztu behar da:

Borondatezko dokumentazioa

Errenta
  • Familia-unitatea osatzen duzuen eta derrigortuta zaudeten pertsona guztien 2019ko errenta-aitorpena.
    • Araban aurkeztu baduzue eta baimena sinatuz gero, Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du
    • Zergak Araban ordaintzen ez badituzue edo ofizioz egiaztatzeko baimenik ematen ez badiguzue, 2019ko errenta-aitorpenaren fotokopia gehitu beharko duzue.
  • 2019ko errenta-aitorpena egin ez baduzue, 2019ko diru-sarreren agiria. Eskabide-orriari erantsi beharko diozue.

Daturik ez badaude edo datuak zehatzak ez badira, zero puntu emango zaio errentaren atalari.

Helbidea edo lantokia
  • Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu haurraren eta familia-unitatearen erroldatze-datuak.
  • Haurra ez badago Vitoria-Gasteizen erroldatuta, baina zuen lanpostua Vitoria-Gasteizen baduzue, lanpostuaren helbidea zehaztuko duen enpresaren ziurtagiria aurkeztu behar duzue. Zeuen kontura lan egiten duzuen langileak bazarete, Ekonomia Jardueren Zergako altari dagokion agiria aurkeztu behar duzue.
Senideak eskolan

Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du eskolan anai-arreba gehiago matrikulatuta dauden, edo amak, aitak edo legezko tutoreak eskolan lan egiten duen.

Familia ugaria

Familia ugarien txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.

Aniztasun funtzionala

Eskatzailearen, eta hala dagokionean, familia-unitateko pertsonen desgaitasun-mailaren ziurtagiria, eskumena duen organismoak emandakoa.

Lan-egoera
  • Lan-egoera aktiboaren froagiria:
    • Baimena ematen badiguzue eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean kotizatzen baduzue edo langabezia saria jasotzen baduzue, ofizioz egiaztatuko dugu.
    • Eskabide-orriari erantsiko diozue, kasu hauetan: baimenik ematen ez badiguzue, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean kotizatzen ez baduzue edo beste mutualitate edo erregimen bereziren batekoak bazarete.
  • Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentu eguneratuaren fotokopia (LEABD), langabezian egonez gero.
  • Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri eguneratua, aldi baterako gabetze egoera onartu bazaizue.
  • Adin txikikoak zaintzeko lan-utzialdiaren kasuan: zuen lanpostuan noiz hasiko zareten erakusten duen enpresaren egiaztagiria.
    • Matrikulazioaldi arruntean egindako eskarien kasuan (2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 9ra, eta maiatzaren 19ra arte 2021eko maiatzaren 5etik 14ra jaiotakoentzat): “lan-egoera aktiboan” zaudetela ulertuko da, baldin eta lanpostuan 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen hasten bazarete.
    • Ikasturtean zehar egingo diren eskarien kasuan: “lan-egoera aktiboan” zaudetela ulertuko da, eskolatzearen hasierako hilabetean edo hilabete horren hurrengoan hasten bazarete zuen lanpostuan.
  • Lan-egoera aktiboan zaudetela ulertuko da, lanerako ezintasun iragankor egoeran zaudetenean edo amatasunagatiko edo aitatasunagatiko baimen-egoeran zaudetenean.

Daturik ez badaude edo datuak zehatzak ez badira, zeru puntu emango zaio lan-egoeraren atalari.

Oharra: Epean aurkeztutako dokumentazioa hartuko da kontuan. Epea bukatuta ez da dokumentazio berririk onartuko baremoan eragiteko.

Prezioak

Araudia

Izapidetzea

Aurrez aurreko izen-ematea
Online izen-ematea

Online izen-ematea.

Eskabidea kontsultatu edo osatu (dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi).

Online izena emateko argibideak::

  • Izena emateko prozesuan hasi ahalko zara ziurtagiri digitalik gabe, baina ezingo duzu izen-ematea amaitu ziurtagiri hori gabe. Kontuan izan Herritarren Udal Txartela ez dela ziurtagiri digital bat (alegia, izen-ematea hasteko balioko dizu, baina ez amaitutzat emateko).
  • Behin izen-ematea amaitutzat ematen duzunean, ezingo duzu aldaketarik egin. Amaitu ondoren zerbait aldatu nahi baduzu (adibidez, dokumentu gehiago aurkeztu edo datu bat zuzendu) aurrez aurre egin beharko dugu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan. Gogoratu leihoa edo aplikazioa ixtea ez dela izen-ematea amaitutzat ematea (kasu horretan, berrabiatu ahalko duzu).
  • Prest izan aurkeztu nahi dituzun dokumentu guztiak pdf formatuan. Derrigorrezkoak dira familia-liburua eta banketxeko ziurtagiria. Gainera, beste dokumentu batzuk aurkeztu ahalko dituzu, baremoaren arabera dagokizkizun puntuak lortzeko.
Matrikula gauzatzea

Behin plazak esleituta, matrikula berretsi behar da, 2021eko ekainaren 21etik 25era, urrats hauek jarraituz:

Oharrak
  • Gehienez bost eskola markatu behar dira, lehentasun-hurrenkeran.
  • Eman den lekuari uko eginez gero, leku libreak banatzeko prozesurako baja emango zaio eskabideari. Horrenbestez, leku bat eskuratu ahal izateko interesdunak beste eskabide bat egin beharko du, baina eskabide hori itxarote-zerrendan sartuko da "epez kanpo" aurkeztutako eskaeren ondoren.
  • Eskabideak araudi honetan ezarritako baremoa erabiliz lortzen den puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Hurrenkera horri jarraituz, eskatu diren eskoletatik leku hutsik dagoen lehenengoan emango zaio plaza bakoitzari.
  • Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon ziren haurrentzat berriro lekua eskuratzeko eskabideak eskolan bertan aurkeztu beharko dira. Matrikula ezarritako epean berritzen ez bada, eskolan baja emango zaio haurrari, hots, epea bukatu ondorengo data duten eskabideak matrikula berrietarako prozedurari jarraituz bideratuko dira.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.