Luis Aranburu Udal Musika Eskolan izena aurretik ematea

Musika Eskolan aurretiazko izen-ematea prozesua, ikasle berrientzat.

Epea | Izapidetzea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia

Epea

2021eko maiatzaren 17tik 26ra.

Izapidetzea

Aurretiko izen-ematea, hastepenen ikastaroetan, 2014 eta 2017 artean jaiotako haurrentzako.

Aurretiko izen ematea gainerako ikastaroak, 8 urtetik gorakoentzat.

Zalantzak argitzeko telefonoa: 945 16 16 88, 10:00etatik 14:00etara.

Betebeharrak

  • Gasteizen erroldatuta egotea. Edonola ere, salbuespen gisa, bestelakoak ere onartu ahal izango dira baldin eta leku libreak dituzten gaietan izena eman nahi badute."
  • Epe barruan izena ematea, eta instrumentu-espezialitateko nahiz gainerako ikasgaietako ordutegiak banatzeko saioetara joatea, horretarako jarritako egunetan.
  • Lehendik aritutako ikasleei dagokienez, aurreko ikasturteetan jasotako zerbitzuengatik ordaindu beharreko kuotak ordainduak edukitzea.

Dokumentazioa

  • Errolda agiria edo Vitoria-Gasteizeko Udalaren errolda kontsultatzeko baimena.
  • Musikaren Lengoaia edo probaren laukiak betetzen ez badira, Kontserbatorioaren ziurtagiria (1 eta 2 maila gaindituak).

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.