Jendearentzat irekitako establezimenduaren ziurtagiria
Jendearentzat irekitako establezimendua duzula egiaztatzea.
Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Interesaturiko pertsona fisiko edo juridikoek.
Betebeharrak
Saltoki, edo establezimendu industrial, profesional... baten titular izatea edo administrazio jardunbide batean interesatua izatea.
Dokumentazioa
- Eskabide-orria.
- Ziurtagiria jasotzean -tramiteari ekin zitzaioneko herritarrei laguntzeko bulego berean egin beharko baita-, Udalaren kontuan egindako ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Kontuaren zenbakia eskatzeko momentuan emango da.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Zenbatekoa
Txostenak, Atestatu Fotokopiak, Argazki Erreprodukzioak, Fotokopiak, Kartografi Planoak, Topografi Datuak Eta Antzekoak Emateko Tasaren Arauaren arabera (6.14 atala).
Araudia
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Arduratzen den atala: Udaltzaingo Zerbitzua, Herritarren Segurtasunaren Saila.
Online izapidetzea
Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora 945 16 11 00 deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.