4. Kategoriako armak edukitzeko eta erabiltzeko txartelak

Etxetik kanpo 4. kategoriako armak eraman eta erabili ahal izateko txartelak agiri bereziak dira, eta titularrek gainean eraman behar dituzte beti, arma mota horiek eramatean. Eskatzaileak edo titularrak bizi diren udalerrietako alkateek dute txartel hauek emateko, berritzeko zein kentzeko ahalmena, aldez aurretik horien jarrera eta aurrekariak aztertu ondoren, indarrean dagoen arma araudiaren 105. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Betebeharrak | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • 14 urtetik gorakoa izatea (18 urtetik beherakoek guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimena behar dute).
  • Gasteizen erroldatua egotea

Betebeharrak

Txartela lortzeko eta berritzeko baldintzak eta dokumentazioa
  • NANa indarrean.
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea, eta armak erabiltzeko baldintza fisiko edo psikiko egokiak izatea.
  • Erosketa-faktura, arma-dendan edo erosi den establezimenduan emandako inprimakia, edo salerosketa kontratua. Horietan argi agertu behar dira armaren marka, modeloa, kalibrea eta identifikazio-zenbakia.
  • Identifikazio-zenbakia behar bezala trokelatuta eta irakurtzeko moduan egon behar da arman.
  • Arma aurkeztea, konprobatzeko.
  • Eskabidea bete eta izenpetzea: 4. Kategoriako armen baimena pdf
Armak edukitzeko eta erabiltzeko baldintzak
  • Arma-txartela eskuratzen duten adingabekoek adinekoren bat izan beharko dute alboan armak erabiltzeko.
  • Arma edo txartela galdu edo eskualdatzen badira, Udaltzaingoari jakinaraziko zaio berehala.
  • Inolaz ere ezin izango dute armarik izan, ez eta erabili ere, baldintza fisiko edo psikikoengatik galarazitakoek.
  • Zehazki, debekatuta dago armak eramatea, erakustea edo erabiltzea:
    1. Beharrik gabe, edo axolagabekeriaz edo ausarkeriaz.
    2. Soinuak jaso edo erreproduzitzeko aparatuekin konektatutako kasko edo aurikularrak erabiltzen diren bitartean.
    3. Edari alkoholdunen, estupefazienteen, psikotropikoen, estimulatzaileen edo antzekoen eraginpean.
  • Txartelak udal barrutian horretarako prestatuak dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko balio du bakarrik, eta ez du ehizarako baimenik ematen.

Araudia

  • Urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuan(Beste leiho batean irekiko da)– armen araudia– eta abenduaren 27ko INT 2860/2012 Aginduan(Beste leiho batean irekiko da) xedatzen da armen edukiera eta erabilera.
    • A motako txartela: laugarren kategoriako arma hautarako balio du baimen honek:
      • 4.1.- Tiro erdi automatikoa eta errepikakoa duten karabinak eta pistolak, eta egite bikoitzeko errebolberrak – guztiak eskopetekin parekatu gabe dauden eta airez eta beste gas konprimitu batez eragindako armak–, eta tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdi eta kirolerako armak (hauek kargagailua edo muniziorako depositua eduki, eta gas-botilen, bateria elektrikoen edo antzekoen bidez funtzionatu behar dute).
      • Mota honetako 6 arma eduki daitezke gehienez.
      • Indarraldia: 5 urte.
    • B motako txartela: laugarren kategoriako arma hautarako balio du baimen honek:
      • 4.2.- Arima lauko edo marratuko eta tiro bakarreko karabinak eta pistolak, eta eragite sinpleko errebolberrak –guztiak eskopetekin parekatu gabe dauden eta airez eta beste gas konprimitu batez eragindako armak–, eta malgukiz eragiten diren aisialdi eta kirolerako armak.
      • Indarraldia: betiko.

Izapidetzea

Aurrez aurre Udaltzaingoaren bulegoetan –Agirrelanda kalea, 8–, aldez aurretik hitzordua eskatuta,

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu, edo 010 informazio telefonora deitu (945 161100, Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.