Gardelegiko zabortegia erabiltzeko baimena
Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren onartze-agiria lortzea, Araban sortutako hondakin geldoak eta arriskutsuak ez direnak Gardelegiko zabortegian utzi ahal izateko.
Zabortegi Zerbitzuaren Araudian zehazten da Gardelegin utz daitezkeen hondakinen sailkapena.
Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
- Araba lurralde historikoko udal, mankomunitate, kontsortzio eta koadrilek.
- Araba lurralde historikoan kokatuta dauden eta hondakinak sortzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek.
- Trebiñuko Konderriko udalek, aldez aurretik Gasteizko Udalarekin hitzarmena egin baldin badute.
Dokumentazioa
Hondakinaren onartze agiria lortzeko
-
Gardelegiko zabortegian hondakinak onartzeko eskabidea bide telematikoz aurkeztu beharko da, IKS-eeM aplikazioa baliatuz Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema Integralean.
Aplikazioa erabiltzeko ezinbestekoa da Izenpe txartel edukitzea. Aplikazioari buruz zalantzarik izanez gero, IKS-eeM sistemako teknikariengana jo daiteke, Eusko Jaurlaritzako 945018000 telefonora deituz. -
Bestetik, datu hauek bidali beharko dira gardelegui@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora:
- Hondakinaren deskribapena eta argazkiak.
- Behar denean, hondakinaren ezaugarri analitikoak, indarreko arauei jarraituz.
- Tasak helbideratzeko kontu zenbakia.
Hondakina utzi aurretik
- Jarraipen eta kontrol agiria bete beharko da, IKS-eeM aplikazioa baliatuz Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema Integralean.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Zenbatekoa
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak ezarritakoa (6.9 atala).
- Nahitaezkoa da tasen ordainketa helbideratzea. Tasak hilean behin likidatuko dira, eta hilabetea igarotakoan igorriko dira.
Araudia
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
- Zabortegi Zerbitzuaren Araudia.
- Gasteizko Garbiketari eta Hondakinen Bilketa eta Garraioari buruzko Ordenantza.
Izapidetzea
- Baimena zein jarraipen eta kontrol agiriak aurkezteko IKS-eeM online aplikazioa Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema Integralean baliatu behar da.
- Agiri osagarriak gardelegui@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Oharrak
- Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak ezin dira Gardelegiko zabortegian utzi. Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak tratatzeko lantegian kudeatu behar dira, zeina Gardelegiko zabortegiaren instalazioen sarreran baitago.
-
Ontziak eta bilgarriak ezin dira Gardelegiko zabortegian utzi; baimendutako kudeatzaileen esku utzi beharko dira.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.