Jarduera instalatzeari buruzko kontsulta
Lehenengoz instalatu behar den jardueraren bideragarritasunari eta aintzat hartu behar diren baldintza tekniko zein juridikoei buruzko argibideak. Kontsulta aukerakoa da eta argibideak lortzeko baino ez da.
Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Dokumentazioa
-
Jarduera instalatzeko kontsulta inprimakia
- Okupatuko den espazioaren kokapenaren planoa.
- Oinplanoaren plano orokorra (jarduera etxebizitza batean instalatzen den kasuetan krokisa nahikoa da).
- Ostalaritza jardueren kasuan jarduera mota zehaztuko da (taberna, jatetxea, pub...).
- Kokapen-planoa, jarduera burutuko den tokia kokatzeko.
Zenbatekoa
Indarrean dagoen ordenantzaren arabera (6.1 atala): Hirigintza Lizentziak Emateko eta Hirigintza Zerbitzuak Eskaintzeko Jarduerak.
Tasari buruzko informazio gehiago.
Araudia
- Ostalaritzako establezimendu publikoei buruzko udal ordenantza (hotel ez direnak).
- Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.