Zakurren errolda
Gasteizko udalerriko zakurren erroldan altak, bajak eta aldaketak egitea.
Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea
Nork
Zakurren jabeek.
Dokumentazioa
- Zakurraren txartela.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Zenbatekoa
Mikrotxipen bidez identifikatuta ez dauden animaliak identifikatu egin beharko dira eta dagokion tasa ordaindu, Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.13 atala).
Araudia
- 101/2004 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa.
- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko eta 25eko Aginduak (1993ko maiatzaren 26ko eta ekainaren 11ko EHAA).
- Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantza.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.