Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan jasotako animaliak adoptatzea
Udal zerbitzuek jasotako eta Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan utzitako animaliak adoptatzeko eskaria.
Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea
Betebeharrak
Adin nagusiko izatea.
Dokumentazioa
Nortasun agiria.
Zenbatekoa
Mikrotxipen bidez identifikatuta ez dauden animaliak identifikatu egin beharko dira eta dagokion tasa ordaindu, Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.13 atala).
Araudia
- 101/2004 DEKRETUA 101/2004 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa
- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko eta 25eko Aginduak (1993ko maiatzaren 26ko eta ekainaren 11ko EHAA).
- Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantza.
Izapidetzea
Izapidetza egiteko prozedura berritzen ari da. Laster egongo da eskuragarri.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara nahiz Animalien Babeserako Zentrora jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora edo 945161100 Gasteiztik kanpo deituz gero dei dezakezu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.