Zintarria beheratzeko eta espaloia sendotzeko obretarako lizentzia
Zintarria beheratzeko eta espaloia sendotzeko obrak egiteko lizentzia eskuratzea, pasabide-lizentzia eskuratu aurretik.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak
Nork
- Interesdunek.
Epea
- Mugarik gabea.
Dokumentazioa
-
Eskabidea
.
- Obraren aurrekontua.
- Eraikinaren kokapen-planoa, 1:500 eskalan.
Zenbatekoa
- Udalaren jabetza publikoko ondasunak pribatiboki erabiltzearen edo haien baliatze bereziaren tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera (7.5 epigrafea).
Araudia
- Ibilgailuen Pasabideetarako Baimenak Emateko Ordenantza Arautzailea.
- Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza (7. ordenantza).
Izapideak
Lotutako izapideak
Oharrak
- Obrari ekin aurretik, finkatzen den bermea jarri beharko duzu.
- Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Azalpen gehiago nahi izanez gero, aherritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz argibideetarako telefonoan 010 eta 945161100 telefonoan (Gasteiztik kanpotik deituz gero) eska ditzakezu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.