Udal Opor Programaren jardueretan izena ematea

Udalak eskaintzen dituen "Opor jarduerak" programetan izena ematea.

Izapidetzea

Online

Zozketan izena eman. Apirilaren 4tik 19ra.

Lortutako lekua formalizatzea. Maiatzaren 9tik 17ra.

Leku libreetan izena ematea. Maiatzaren 25etik ekainaren 5era.

Aurrez aurre

Gizarte Etxe eta San Antonio kaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetanhitzordua eskatuta .

Eta telefonoz: 010 edo 945 161 100.

Dokumentazioa

Zozketarako eskabideak aurkeztea

Ezinbestekoa izango da agiriak aurkeztea hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen kasuan.Eskaera egiterakoan, Foru Aldundiak edo ikastetxeak non behar duten laguntza zehaztuko den. Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko prozedura berdina erabiliko da, bai webgunearen bidez, bai aurrez aurre.

Izen-ematea formalizatzea

Lekua lortu eta osasun-izaerako gorabehera bat duten pertsonen kasuan, dagokien sendagilearen egiaztagiria aurkeztu behar dute. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko aurrez jakinarazi ez diren osasun-kasuak, zuzenzean baino ezingo dira egin formalizazioa.

Leku libreen fasea

Ezinbestekoa izango da agiriak aurkeztea ondoko kasu hauetan:

  • Aurtengo prozesuan opor-jarduera batean parte hartzeko lekua lehenengo aldiz eskatu duten eta hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonen kasuan.
  • Osasun-izaerako gorabeheraren bat duten pertsonen kasuan: bai eskaera-fasean parte hartu bazuten, bai lehenengo aldiz aurtengo prozesuan parte hartu nahi badute.
  • Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso eta lehenengo aldiz eskatzen dutenak aurtengo prozesuan opor jarduera batean parte hartzeko lekua.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Informazio gehiago

"Opor jarduerak" programaren webgunean.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.