Udalerrian bertan bizilekuz aldatzea

Bizileku aldaketa jakinaraztea, Udal Erroldaren ondorioetarako.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko udalerrian erroldatuta dauden pertsonek, baldin eta udalerrian bertan bizilekuz aldatzen badira.

Betebeharrak

Gasteizen erroldatuta egotea.

Dokumentazioa

Nortasuna egiaztatzeko

Izapidearekin zerikusia duten pertsona guztiak identifikatu beharko dira.

  • 14 urtetik gorakoek (adin hori barne) agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean dagoen NAN, egoitza txartela, atzerritarra identifikatzeko txartela -AIT- edo pasaportea, betiere jatorrizkoa.
  • 14 urtetik beherakoek agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean dagoen NAN, egoitza txartela, atzerritarra identifikatzeko txartela -AIT- edo pasaportea, edo famili liburua; betiere, jatorrizkoa.
  • Ordezkariak: ordezkaritza baimena pdf, ordezkariaren jatorrizko identifikazio-agiria eta ordezkatuen identifikazio-agiriaren kopia. Izapidea ordezkari bidez egin daiteke Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, betiere ordezkari hori helbide berean erroldatuko bada izapide beraren bidez, ordezkatuekin batera.
Bizilekua egiaztatzeko
  • Etxebizitzaren jabetza-eskubidearen titularrek:
    • Etxebizitzaren jabetza-titulua (eskritura publikoak, Erregistroko ohar soila, etxebizitzaren gaineko eskubidea ezagutzen duten epaiak...).
  • Etxebizitza oso baten alokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
    • Kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
  • Gela baten alokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
    • Kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
  • Etxebizitza edo gela baten berralokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Berralokairu kontratua, indarrean.
    • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
    • Kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
    • Alokairu-kontratuak ez badu jasotzen berralokairurako aukera, jabeen eta alokatzaileen baterako zinpeko aitorpena. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin.
  • Erabilera lagapena edo kosturik gabeko kontratuaren kasuan:
    • Titularraren erantzukizunpeko aitorpena, etxebizitza-lagapenarena.
    • Aitorpen egilearen Nortasun Agiria.
    • Etxebizitzaren okupazio-eskubidea egiaztatzen duen agiria.
    • Lagapen-hartzailearen Nortasun Agiria.
    • Erabilera lagapenaren edo kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada:
      • Etxebizitzaren titularraren ziurtagiria indarrean.
      • Etxebizitzaren gastu orokorren ordainagiria.
  • Etxebizitza baten okupazio-eskubideren baten titularra izan ezean, etxebizitzaren gaineko eskubidea duen (alegia, jabetza edo alokairu-kontratua duen) pertsona erroldatu baten gonbita beharko da erroldatu ahal izateko.
    • Gonbidatzailea erroldatutako jabea bada:
      • Jabearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
    • Gonbidatzailea erroldatutako alokatzailea bada:
      • Alokairu kontratua, indarrean.
      • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
      • Alokatzailearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
    • Gonbidatzailea etxebizitza horretan erroldatutako berralokatzailea bada:
      • Alokairu kontratua, indarrean.
      • Berralokairu kontratua, indarrean.
      • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
      • Berralokatzailearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
      • Jabearen eta alokatzailearen baterako zinpeko aitorpena, denek sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
      • Gela baten alokairu edo berralokairu kontratua duten pertsonek ezin izango dute gonbiterik egin. Gelaren kontratua aurkeztu beharko dute, pertsona guztiak jasotzen dituena.
Beste agiri batzuk
  • Emantzipatu gabeko adingabeak gurasoetako bakar baten bizilekura aldatzeko, zaintza eta babesa egiaztatu beharko da, epai ebazpenez edo familia liburua erakutsiz eta beste gurasoaren baimena.
  • Guraso bakar bati zaintza eta jagoletza ematen dion ebazpen judizial bat aurkeztuz gero, Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, eta bertan adieraziko da aurkeztutako ebazpen judiziala edo epaia azkena dela, ez dagoela geroko aldaketarik eta sinatzailea ez dagoela Kode Zibilaren 103.1.c) 3 eta 158.3.c) 4 artikuluetan aurreikusitako egitatezko kasuetan.
  • Emantzipatu gabeko adingabeei hirugarrenekin alta emateko, gurasoek edo tutoreek, adingabeen legezko ordezkari gisa, Herritarren Arretarako bulegoetara joan beharko dute eta errolda-mugimendua egin.
  • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara  jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.