Jendaurreko entzunaldirako eskabidea
Alkatearekin edo eskuordetzen duen zinegotzi ordezkariarekin berariazko saio irekietan parte hartzea, udal eskumeneko gaiei buruzko informazioa jaso eta iritzia azaltzeko aukera izateko.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Alkateak egiten du beti entzunaldi publikoaren deialdia, nahiz eta honako hauek ere gauza dezaketen ekimen hori: Alkateak , hiriko entitate edo erakundeek, edo herritar partikularrek.
Epea
Eskatutako agiriak jasotakoan, alkateak jendaurreko entzunaldia deituko du, zeina 30 eguneko epearen barruan egingo baita.
Betebeharrak
Entzunaldia egin nahi den lekuan erroldatutako adinekoen %1aren sinadura erkatuak, gutxienez, aurkezten diren guztietan deituko dira.
Dokumentazioa
- Eskaera orria.
- Eztabaidatu nahi den arazoari buruzko memoria.
Araudia
- Udalbatzaren Araudi Organikoa.
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-Hartzearen Araudi Organikoa (38. artikulutik 42. artikulura).
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena.
- 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, Tokiko Gobernua Eraberritzeko Neurriak biltzen dituena.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
Oharrak
- Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 41. artikuluarekin bat, zeinek honela xedatzen baitu: arauz eta aurrekontuei nahiz ordenantza fiskalei hasierako onespena eman aurretik, Aurrekontuei eta Ordenantza Fiskalei buruzko entzunaldi publikorako deialdia egingo du, eta bertan aurkeztuko aurrekontuak, ahalik eta modurik ulergarrienean, eta entzunaldi horren ondoren elkarteek nahiz herritarrek alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea zabalduko da.
- Aipatutako araudi horretako 42. artikuluari jarraiki, alkateak entzunaldi publikorako deialdia egingo die munta handiko jarduerek eragiten dieten herritarrei.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.