Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko baimenaren eskabidea

Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko baimena eskuratzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2022. urtea: eskabidea aurkezteko epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra bitartean izango da.

Betebeharrak

  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
  • Titularrak zein titularkideak Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute azokak irauten duen denbora osoan. (Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du bi baldintza horiek betetzen diren).
  • Eskabidea jaso ondoren, 300 euroko ordainagiria jaulkiko zaie interesdunei behin-behineko berme gisa, eta apirilaren 22a baino lehen ordaindu beharko dute.
  • Gasteizko Udalak 2 ordainagiri igorriko dizkie esleipendunei parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko. Ordainagiriak honelakoak izango dira:
    • 900,00 euroko ordainagiria: etxolen gastuei aurre egiteko.
    • 185,17 euroko ordainagiria: bide publikoa okupatzeagatik.

Urratsez urrats

  • Eskabidea, nahitaezko agiriak, eskabidea baloratu eta lehentasunak emateko agiriak aurkeztea.
  • Behin-behineko berme gisa, 300 euroko ordainagiria apirilaren 22a baino lehen ordaintzea.
  • Esleipendun izanez gero:
    • Ekainaren 06tik 17rabitartean, 2 ordainagiri parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko.
    • Eskatutako agiriak ezarritako epe eta lekuan aurkeztea.
    • Baimenak jasotzea.

Dokumentazioa

Nahitaezko dokumentazioa
  • Eskabidea- Izenpetutako aitorpena pdf, non adierazi beharko diren -erantsitako planoaren pdf arabera.
  • Titularraren zein titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) delakoaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Agiri tamainako argazki bat. Titularrarena eta titularkidearena.
  • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko deskribapena, haiek egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuen argazkiak.
Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa
  • Eskatailea Eskulangintza Enpresen Erregistro ofizialean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofízial eguneratua, azoka honetan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
  • Azken hiru urteetan eskatzaileak 3 eguneko iraupena edo hortik gorako iraupena duten zenbat eskulangintza azokatan parte hartu duen adierazten duen egiaztagiri ofiziala, dagokion administrazio publikoak emana.
  • Europar Batasunean, azken hiru urteetan, marketinarekin, bezeroari arreta eskaintzearekin, saltokiaren irudiarekin edo artisautza ekoizpenarekin loturiko prestakuntza ikastaroetan eskatzaileak izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala.
  • Eskatzaileak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiri ofiziala. Ondorio horretarako titulu edo egiaztagiri ofizial dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatu daitezkeenak, ez beste. Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan daude jasota horiek eta dekretua 2010eko azaroaren 15eko EHAAan -219 zk.- argitaratu zen (HAEE, HABE,...).
  • Merkaturatuko diren produktuen oroitidazki deskriptiboa, egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuak egiteko prozedura.

2019ko Andre Maria Zuriaren jaietako azokan edo 2019, 2020 eta 2021ko Eguberrietako Azokan parte hartzeko eskabidearekin batera balioetsi eta lehenesteko 2., 3. eta 4. puntuetan jasotako agiriak aurkeztu zituzten pertsonek ez dituzte berriro aurkeztu behar, agiriak eguneratzeko izan ezean.

Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa

Esleipendun suertatuz gero, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek Ekainaren 06tik 17ra bitartean:

  • Bai titularrari bai titularkideari dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopia, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta ordainagiria.
  • Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:
    • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria.
    • Azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Zenbatekoa

  • Fidantza gisa, sor daitezkeen aparteko gastuak estaltzeko: 300,00 €.
  • Etxolen gastuei aurre egiteko: 900,00 €.
  • Bide publikoa okupatzeagatik, ordaindu beharreko tasari dagokiona: 185,17 €.
  • Tasari buruzko uinformazio gehiago

Araudia

Zuzeneko izapidetzea

Eskabideak: martxoaren 28tik apirilaren 8ra.

Esleipendunek dokumentazioa aurkeztea: Ekainaren 06tik 17ra.

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Lizentziak jasotzea

Uztailaren 18tik 22ra.

  • San Martineko bulegoetan
  • Titularrak edo titularkideak jaso beharko dute, nortasun agiria aurkeztuta -Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen lan eta egoitza baimenaren fotokopia-.

Oharrak

  • Eskatzaileek titularkide bakar bat jarri ahal dute saltokia eskatzean.
  • Helbide bakoitzeko bi eskaera onartuko dira gehienez.
  • Eskabide batean baino gehiagotan ageri diren pertsonak -titular nahiz titularkide gisa- bazter utziko dira, besterik gabe.
  • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan, Herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo Udalaren web orrian egongo dira eskuragarri maiatzaren 31tik aurrera.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Eskabidea aurkezten delarik, deialdiaren oinarriak onartzen direla esan nahiko du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.