Santa Isabel eta Salbatzailearen hilerrietan lore-saltokiak ipintzetko baimena eskatzea
Gasteizko udalerrian jartzen diren aldi baterako lore-saltokiak esleitzea 2021etik 2024ra bitarteko eperako (bi urteak barne). Hauek dira zehazki:
Salbatzailearen hilerriko urte osoko lore azoka: 3 lizentzia.
Santu Guztien eguna dela eta jartzen den lore azoka:
Santa Isabel hilerria: 10 lizentzia.
Salbatzailearen hilerria: 21 lizentzia.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetza
Epea
2020ko azaroaren 3tik 13ra arte.
Betebeharrak
- Nahitaez beharreko agiriak aurkeztea.
- Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea (ofizioz egiaztatuko da).
Dokumentazioa
-
Eskabide orria
. Eskatzaileek gehienez ere 3 toki hautatu ahal, erantsitako planoa kontuan hartuta eta eskaera-orrian markatuko dituzte saltoki-zenbakiak nahi dutenaren arabera:
- Pertsona fisikoen kasuan: titularraren zein titularkidearen nortasun agiriaren fotokopia edo, Europako Batasunaz kanpokoen kasuan, indarreko legedipean baliodun den atzerritarren identifikazio txartela edo agiri parekidearen fotokopia.
- Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
- Titularra Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko agiria.
- Erantzukizun zibileko polizaren ordainagiriaren fotokopia.
Santu Guztien eguna dela eta jartzen den lore azokarako baimenen kasuan, Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria eta polizaren ordainketa-egiaztagiria jarduera hasi baino aste bat lehenago aurkeztu ahalko dira.
Ordaindu beharreko tasa
- Saltokiak jartzen direlarik, bide publikoa okupatzeagatiko prezioa-udal ordenantza fiskaletan finkatzen dena- ordaindu beharra izango da, urtero: Ordenantza Fiskalak.
- Tasari buruzko uinformazio gehiago.
Araudia
-
2021etik 2024ra bitartera (bi urteak barne) Santa Isabel eta Salbatzaileaten hilerrietan lore-saltokiak ipintzeko baimenak esleitzeko deialdiaren oinarriak
.
- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, EAEko Merkataritza Jarduerari buruzkoa.
- 7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jarduerari buruzko Legearen bigarren aldakuntzari buruzkoa.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- Udalaren jabetza publikoko ondasunak pribatiboki erabiltzeagatiko edo haien baliatze bereziarengatiko tasak arautzen dituen Ordenantza.
- Gasteizko Udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko Ordenantza.
Izapidetzea
Aurrez aurre izpidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Lizentziak jasoteza
Abenduaren 14tik aurrera San Martineko bulegoetan
Oharrak
- Esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrenda 010 telefonoan, baita 945 161100 telefonoan ere eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri abenduaren 4tik aurrera.
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.