Bildumagileen azokarako lizentzia eskatzea

Lizentzia lortzea bilduma-gaiak trukatu, erakutsi eta saltzeko, igandeetan.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2021. urtea: urtarrilaren 19tik 29ra bitartean.

Betebeharrak

  • Adinez nagusia izatea. Pertsona juridikoak izanez gero, legez eratuta egotea.
  • Administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna izatea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.
  • Europar Batasunaz kanpokoak badira, egoitza-baimena eta norberaren konturako lan-baimena (sozietate kooperatiboetako kideak badira, besteren konturako lan-baimena) izan beharko dute.
  • Salgaiek bete beharreko araubideak xedatutako baldintzak eta betekizunak betetzea.
  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea (ofizioz egiaztatuko da).

Dokumentazioa

  • Eskabidea-Zinpeko aitorpena pdf. Eskatzaileek gehienez ere 3 toki hautatu ahal izango dute eta eskaera-orrian markatuko dituzte saltoki-zenbakiak nahi dutenaren arabera. Aukeratutako lanpostu-zenbakia ohiko kokalekuan nahiz behin-behinekoan aplikatuko da.
  • Baimena eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan-baimena eta egoitza-baimena indarrean direlarik, atzerritarren arloan legeak dioenarekin bat.
  • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko azalpena eta produktu horien hiru argazki.
  • 2.f oinarrien atalean adierazitako objektuen kasuan, memoria bat gehitu beharko da, non azalduko den objektu horiek bilduma gisa gordetzeko duten balorea, II Eranskinaren arabera pdf

Zenbatekoa

ordenantza fiskalak ("Erabilera publikoko lurretan jarritako saltoki, barraka, salmenta-etxetxo, ikuskizun edo jolas instalazioen tasak"), 7.1-6. epigrafean jasotako prezio publikoa -zein 2021ean 119,78 €-koa izango da-

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.
Lizentziak jasotzea

San Martineko bulegoetan, otsailaren 23tik martxoaren 1era bitartean (biak barne).

Oharrak

  • Pertsona bakoitzeko eskabide bat bakarra onartuko da.
  • Otsailaren 22tik aurrera jendaurrean jarrita egongo dira esleipendunen zerrendak, 010 argibide telefonoan ( 945 16 11 00 Gasteiztik kanpotik deituz gero) zein udalaren web orrian, www.vitoria-gasteiz.org, ere eskuratu ahal izango da informazioa.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.