BAT pertsonalizatutako garraio txartela, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna duten pertsonentzat

Garraio publikoa erabiltzeko (TUVISAko autobusak) hobariak lortzea, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna izateagatik.

Betebeharrak | Dokumentzioa | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

  • Lokomozio-aparatuan mugikortasuna eragozten duen desgaitasuna izatea (% 33 eta %64 artekoa).
  • Bono-taxi programako laguntzarik ez jasotzea.
  • Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP(Beste leiho batean irekiko da)) halako 2,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea, hots, 16.947 eurotik beherakoak. (2021eko zenbatekoa).

Dokumentazioa

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • Txartela ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • % 33 eta % 64 arteko desgaitasun maila egiaztatzen duen ziurtagiriaren jatorrizkoa, zeinean mugitzeko eragozpenen ebaluazioan hori gutxienez 5 puntukoa dela azalduko baita (1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako baremoaren arabera) edo desgaitasun txartela.
  • Diru-sarreren egiaztagiria:

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

  • Txartela eskuratzeagatik 3 euro. Ordainketa honela egin ahal da:
    • Herritarrei laguntzeko bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
    • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria herritarrei laguntzeko bulegoetan eskatu beharko da.
    • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Zenbateko hori ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Arduratzen den atala: TUVISA.

Oharrak

  • Garraio-txartela 7 urtean behin berritu behar da.
  • % 33tik % 64ra bitarteko desgaitasuna dutenek bakarrik hiriko autobusean izango dute hobaria.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioa Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.