Arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia
Arriskutsu izan daitezkeen animaliak Gasteizko udalerrian edukitzeko eta/edo paseatzeko lizentzia lortzea.
Eskakizunak | Dokumentazioa | Izapideak | Araudia | Oharrak
Eskakizunak
- Gasteizen erroldatuta egotea.
- Adinez nagusi izatea.
- Hilketa, lesio edo tortura delituengatik kondenatua ez izatea, edo askatasunaren nahiz osotasun moralaren, sexu-askatasunaren edo osasun-publikoaren kontrakoengatik, edo talde armatu edo narkotrafikatzaile batekin elkartzeagatik, eta ebazpen judiziala/ medio arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubidea kendu ez izana.
- Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako zigor larri edo oso larririk jaso ez izana.
- Arriskutsu izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa edukitzea.
Dokumentazioa
- Lizentzia-eskabidea
- Eskatzailearen NANa.
- Eskatzailearen bi argazki, duela gutxi koloretan eginak, NAN neurrikoak.
- Gaitasun fisikoaren zein psikologikoaren ziurtagiria, baimendutako osasun-azterketa-zentro batek lizentzia eskatu aurreko hamabi hilabeteen barruan emana.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Prezioa
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak (6.13 atalak) ezarritakoa (6.13 atala).
Izapideak
Aurrez aurre
Araudia
- 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzearen inguruko araubide juridikoarena (gaztelaniaz).
- 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa (gaztelaniaz).
- 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa.
- 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa.
- Gasteizko udalerrian animaliak babesteari eta edukitzeari buruzko ordenantza.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza (6.13 atala).
Oharrak
- Kontsultatu arriskutsu izan daitezkeen txakurren jabeek eta halakoak paseatzen dituztenen betebeharrak: animaliak edukitzeari buruzko ohiko galderak atalean eta Maskota duten pertsonen jokabideei eta erantzukizunei buruzko ohiko galderak (gaztelaniaz).
- Interesdunak eskatu beharko du administrazio-lizentzia eman edo berritzeko, eta bost urteko indarraldia izango du horrek. Ondoren, beste horrenbesterako berritu behar izango da, aldiko; berritzen den bakoitzean, agiri guztiak aurkeztu beharko dira berriro.
- Lizentzian ageri diren datuetako edozein aldatzen bada, horren berri eman beharko du titularrak, 15 eguneko epean, aldaketa gertatzen den egunetik kontatzen hasita.
- Leku eta espazio publikoetan horrelako animaliarik lizentziarik gabe edukitzea oso arau-hauste larritzat joko da, aipatutako araudiekin bat etorriz, eta 2.404,06 eta 15.025,30 euro bitarteko isunarekin zigortu ahal izango da.
- Gizakiak edo beste animalia batzuk hiltzeko edo gauzei kalteak eragiteko ahalmena duten espezie edo arrazetako animaliak jotzen dira arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat; txakurren artean, arraza hauetakoak: pit bull terrier, staffordshire bull terrier, american staffodshire terrier, rottweiler, dogo argentinarra, fila brasildarra, tosa inu, akita inu eta horiek gurutzaketak, bai eta aurretik animaliak nahiz pertsonei eraso egin dieten txakurrak. Basatiak izan arren etxe-abere gisa etxeetan edo esparru pribatuetan gatibu daudenak ere joko dira arriskutsu izan daitezkeen animaliatzat.
Izapide honi buruzko argibiderik behar baduzu, jo ezazu Herritarrei laguntzeko bulegoetara, San Martineko bulegoetara, argibideetarako 010 telefonora edo 945 16 11 00 telefonora.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bitartez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinaren helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.