Gasteizko udaletxean ezkontza zibila egiteko eskabidea

Ezkontza zibila antolatzeko eskabidea. Alkateak, hark ordezko izendatzen duen zinegotziak edo ezkontideek ezkontza-egunean libre dauden udalbatzako kideen artetik aukeratzen duenak egingo du ezkontza.

Betekizunak | Dokumentazioa | Izapidetzea | Ohiko galderak

Nork

Eskabidea aurkezten duten bikoteak

Betekizunak

18 urte beteta izatea, edo adingabe emantzipatua izatea.

Dokumentazioa

Dokumentazioari eta prozedurari buruzko informazio gehiago “ezkontza zibilak egitea” web-orrian.

Araudia

Izapideak

Eskabideak aurkeztea.
Ordainketa izapidetzea

Udaletxean ezkontzeko prezio publiko bat ordaindu behar da. Prezio hori urtero ezartzen da 8.14 ordenantza fiskalean. Tasa hamar egun balioduneko epean ordaindu behar da.

  • Aurrez aurre, herritarrei laguntzeko bulegoetan.
  • On line, online ordainketa-zerbitzuaren bidez.

Prozedurari buruzko informazio gehiago “ezkontza zibilak egitea” webgunean.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organora jo: Udaletxea; Espainia plaza, z/g, 2. solairua. 945161891 edo 945161319 telefonoak | ;bodas-ezkontzak@vitoria-gasteiz. Herritarrei laguntzeko bulegoetara ere jo dezakezu, edo 010 argibideetarako telefonora deitu (945.161.100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bitartez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinaren helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.