Kirol erakundeei jolas eta kirol jarduerak bideratzen laguntzeko dirulaguntzak
Gasteizko udalerrian egingo diren edo bertako herritarrek parte hartzeko izango diren jolas eta kirol jardueren antolaketa eta garapena sustatzeko diru-laguntzak ematea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak
Nork
· Irabazi asmorik ez duten kirol erakundeek.
· Beren jardunaren ezaugarriak direla eta oinarriekin bat datozen irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta legez eratuta eta erregistratuta badaude.
Epea
2022. urtea: Maiatzaren 30erarte (2022ko maiatzaren 2a, 50zk. ALHAO)
Dokumentazioa
Dokumentazio orokorra
· Pertsona kargudunen izen deiturak eta NAN zenbakiak dituen erakundearen azken aktaren fotokopia
· Eusko Jauralitzaren erregistroaren inskripzio zenbakiaren fotokopia (edo erregistro baliokide batena.
· Gasteizko Udalari dirulaguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria.
A, B, C eta D multzoak
·Programari edo jarduerari buruzko txostena: II-E ranskina
· Proiektuko/jarduerako irabazi eta gastuen egiaztagirien zerrenda. Aurrekontua: III-E eranskina
· Bestelako diru-sarrera edo diru-laguntzen aitorpena: IV-E eranskina
D multzoa
· Lehiaketaren egutegia, dagokion federazioak ontzat emanda
Araudia
· 2022. urterako kirol diru-laguntzetarako deialdi orokorra arautuko duten berariazko oinarriak
· Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
· Diru-laguntzei buruzko udal ordenantza
· Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorra
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei laguntzeko bulegoak
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
· Datu pertsonalak.
· Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
· Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
· Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
· Emandako diru-laguntzen justifikazioa, hamabigarren oinarrian adierazitako epeetan aurkeztu beharko da.
· Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara eta Kirol Zerbitzura jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.