Udal Erroldan alta ematea
Udalerri honetako Biztanleen Erroldan alta ematea.
Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Betebeharrak
- Alta eskatzen duen pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
- Bizilekua Gasteizko udalerrian izatea.
Dokumentazioa
Nortasuna egiaztatzeko
- 14 urtetik gorakoek (adin hori barne) agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean dagoen identifikazio agiri baten jatorrizkoa (NAN, egoitza txartela, atzerritarra identifikazio txartela -AIT- edo pasaportea).
- 14 urtetik beherakoek agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean den identifikazio agiri baten jatorrizkoa (NAN, egoitza txartela, atzerritarra identifikazio txartela -AIT- edo pasaportea) edo famili liburua, Espainian jaiotako pertsonen kasuan.
- Izapidearekin zerikusia duten pertsona guztiek identifikatu beharra izango dute.
Bizilekua egiaztatzeko
- Etxebizitzaren jabetza-eskubidearen titularrek:
- Etxebizitzaren jabetza-titulua (eskritura publikoak, Erregistroko ohar soila, etxebizitzaren gaineko eskubidea ezagutzen duten epaiak...).
- Etxebizitza oso baten alokairu-eskubidearen titularrek:
- Alokairu kontratua, indarrean.
- Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
- Kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
- Gela baten alokairu-eskubidearen titularrek:
- Alokairu kontratua, indarrean.
- Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
- Kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
- Etxebizitza edo gela baten berralokairu-eskubidearen titularrek:
- Alokairu kontratua, indarrean.
- Berralokairu kontratua, indarrean.
- Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
- Kontratuaren hasiera-data urtebete baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
- Alokairu-kontratuak ez badu jasotzen berralokairurako aukera, jabearen baimena
. Erantzukizunpeko aitorpen hori gainontzeko dokumentuekin batera aurkeztu beharko da, eta sinatzailearen edo baimen-emailearen identifikazio-dokumentuarekin batera (jatorrizkoa edo kopia).
- Erabilera lagapena edo kosturik gabeko kontratuaren kasuan:
- Etxebizitza lagatzen duen pertsonak ondorengoa aurkeztu behar du:
- Identifikazio-agiria.
- Etxebizitzaren okupazio-eskubidea egiaztatzen duen agiria (eskriturak, alokairu-kontratua...).
- Erantzukizunpeko aitorpena (kosturik gabeko alokairu-kontratua)
. Dokumentu hau ezin da urtebete baino lehenagokoa izan.
- Lagapenaren hartzaileak identifikazio-agiria aurkeztu behar du.
- Etxebizitza lagatzen duen pertsonak ondorengoa aurkeztu behar du:
- Etxebizitza baten okupazio-eskubideren baten titularra izan ezean, etxebizitzaren gaineko eskubidea duen (alegia, jabetza edo alokairu-kontratua duen) pertsona erroldatu baten gonbita beharko da erroldatu ahal izateko.
- Gonbidatzailea erroldatutako jabea bada:
- Zinpeko aitorpena
, jabeak sinatuta. Erantzukizunpeko aitorpen hori gainontzeko dokumentuekin batera aurkeztu beharko da, eta sinatzailearen edo baimen-emailearen identifikazio-dokumentuarekin batera (jatorrizkoa edo kopia).
- Zinpeko aitorpena
- Gonbidatzailea erroldatutako alokatzailea bada:
- Zinpeko aitorpena
, alokatzaileak sinatuta. Erantzukizunpeko aitorpen hori gainontzeko dokumentuekin batera aurkeztu beharko da, eta sinatzailearen edo baimen-emailearen identifikazio-dokumentuarekin batera (jatorrizkoa edo kopia).
- Baimena ematen duen pertsonak indarrean izan behar du alokairu-kontratua.
- Zinpeko aitorpena
- Gonbidatzailea etxebizitza horretan erroldatutako berralokatzailea bada:
- Zinpeko aitorpena
, etxebizitzaren berralokatzaileak sinatuta. Erantzukizunpeko aitorpen hori gainontzeko dokumentuekin batera aurkeztu beharko da, eta sinatzailearen edo baimen-emailearen identifikazio-dokumentuarekin batera (jatorrizkoa edo kopia).
- Baimena ematen duen pertsonak ondorengoa izan behar du:
- Indarrean dagoen alokairu-kontratua.
- Indarrean dagoen berralokairu-kontratua.
- Gela baten alokairu edo berralokairu kontratua duten pertsonek ezin izango dute gonbiterik egin. Gelaren kontratua aurkeztu beharko dute, pertsona guztiak jasotzen dituena.
- Zinpeko aitorpena
- Gonbidatzailea erroldatutako jabea bada:
Beste agiri batzuk
- Emantzipatu gabeko adingabeak gurasoetako batekin bakarrik erroldatzeko, zaintza eta babesa egiaztatu beharko da, epai ebazpenez edo familia liburua erakutsiz, eta beste gurasoen baimena
.
- Guraso bakar bati zaintza eta jagoletza ematen dion ebazpen judizial bat aurkeztuz gero, Erantzukizunpeko adierazpena
aurkeztu beharko da, eta bertan adieraziko da aurkeztutako ebazpen judiziala edo epaia azkena dela, ez dagoela geroko aldaketarik eta sinatzailea ez dagoela Kode Zibilaren 103.1.c) 3 eta 158.3.c) 4 artikuluetan aurreikusitako egitatezko kasuetan.
- Emantzipatu gabeko adingabeei hirugarrenekin alta emateko, gurasoek edo tutoreek, adingabeen legezko ordezkari gisa, Herritarren Arretarako bulegoetara joan beharko dute eta errolda-mugimendua egin.
- Legezko edo borondatezko ordezkaritza
. Alta ordezkaritza bidez egin ahal izango da, baldin eta udalerrian bizi izateko baldintza betetzen bada eta Erroldako Bulego Teknikoetan hitzordua eskatzen bada (945 16 11 06).
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Araudia
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen (testu finkatua eta ondorengo aldaketak), udal-erroldari dagokionez.
- 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki-Erakundeen Biztanleen eta Lurralde Mugen Araudia onesten duena (testu finkatua eta ondorengo aldaketak), udal-erroldari dagokionez).
- Idazkariordearen 2020ko apirilaren 29ko ebazpena, 2020ko otsailaren 17ko ebazpena argitaratzen duena (Estatistika Institutu Nazionaleko lehendakariaren eta Autonomia-Erkidegoekin eta Toki-Erakundeekin Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal erroldak kudeatzearen inguruan emandako jarraibide teknikoei buruz.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Oharrak
- 16 eta 18 urte bitarteko pertsonek beren izenean jardun dezakete, edo ordezkatuta.
- Ordezkaritza bidez egin nahi diren 18 urtetik gorako pertsonen erroldatzeak zuzenean egin beharko dira Errolda eta Hauteskunde Atalean. Horretarako, hitzordua eskatu behar da ondorengo telefonoan: 945 16 11 06.
- Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritartasuna dutenek botoa emateko asmoari buruzko agiria sinatu beharko dute.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.