Biztanleen Udal Erroldako datuak eguneratu edo aldatzea
Biztanleen Udal Erroldan jasotako datu pertsonaletakoren bat eguneratu edo aldatzea: izena, abizenak, nortasun agiria, herritartasuna, jaiolekua, jaioteguna, sexua edo ikasketak.
Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Betebeharrak
Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.
Dokumentazioa
Eguneratu edo aldatu nahi den datua egiaztatzen duen agiria: nortasun agiria, egoitza txartela, pasaportea, famili liburua edo beste.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Araudia
- 4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
- 1690/86 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleen eta Lurralde Mugen Araudia onesten duena.
- 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei jarraibide teknikoak ematen diena
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa (15. - 21. artikuluak)
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.