Etxebizitza berrien edo bigarren eskukoen ur horniduran alta ematea
Etxebizitzak urez hornitzeko alta kontratua formalizatzea.
Nork
Pertsona fisiko edo juridiko interesdunek, etxebizitza baliatzeko zilegitasun nahikoa dutenek.
Baldintzak
- Beste etxebizitza, areto eta abarrei dagokienez ordaindu beharrekoak egunean izatea.
- Etxebizitza aurretik baliatu bada, ezingo da alta eman aurretik baja eman ez bada.
Dokumentazioa
- Eskriturak edo etxebizitza baliatzeko zilegitasuna egiaztatzeko agiriak.
- NAN edo IFZren jatorrizkoa edo fotokopia.
- Ordainagiriak helbideratzeko aurrezki libretaren edo txeketegiaren jatorrizkoa edo fotokopia.
- Kontagailua, lotune-eskubideak, bermeak eta ordainaraz daitezkeen gainerako kontzeptuak kontratua formalizatzean ordainduko dira.
- Ezkontideetako bat hil eta alta eman behar izenez gero, beste agiri hauek:
- Heriotza-ziurtagiria.
- Familia liburua.
- Aurretiazko baja tramitatzeko, kontagailuaren irakurketa.
- Banandu edo dibortziatu ondoren alta emateko, beste agiri hauek:
- Banaketa edo dibortzio epaia.
- Aurretiazko baja tramitatzeko, kontagailuaren irakurketa.
AMVISAk bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.
Zenbatekoa
- Indarrean dagoen Urez hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzak ezarritakoa.
- Altaren arrazoia ezkontidearen heriotza zein banaketa edo dibortzioa bada, ez da altari dagokion kopurua kobratuko.
Izapidetzea
Ebazteko epeak
Araudia
- Urez hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza (6.7 epigrafea).
- Gasteizko Uraren Ziklo Osoaren Kudeaketa Arautzeko Ordenantza.
- Obra lizentzietan emandako alkate dekretu eta ebazpenak eta eraikuntza ordenantzak.
- Barne instalazioen oinarrizko arauak, 1975-12-09ko Ministro Aginduaren bidez onetsiak.
Arduratzen den atala
Izapidetzearen inguruko argibiderik nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo AMVISAra jo dezakezu, edo 010 zein 945161100 informazio telefonoetara AMVISAren telefonora 945161000 / 900 16 10 00 (doako telefonoa) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.