Obretarako ur hartuneari baja ematea
Obretarako ur hartuneari baja ematea.
Nork
Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek.
Baldintzak
- Ikuskatze bisita eskatzea, obra azter dezan; araudiarekin bat badator, kontsumoa irakurriko da (betekizun hori ezinbestekoa da alta ematean AMVISAn jarritako bermea berreskuratzeko).
- Baja aurkeztean kontsumoa ordaindu beharko da.
- Ordaindu gabeko ordainagiririk izanez gero ezingo da baja eman.
Dokumentazioa
- AMVISAn jarritako bermearen jatorrizko frogagiria.
AMVISAk bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.
Zenbatekoa
Indarrean dagoen Urez hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzak (6.7 epigrafea) ezarritakoa.
Izapidetzea
Ebazteko epeak
Araudia
- Urez hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
- Gasteizko Uraren Ziklo Osoaren Kudeaketa Arautzeko Ordenantza.
- Obra lizentzietan emandako alkate dekretu eta ebazpenak eta eraikuntza ordenantzak.
- UNE 149201 araua: Gizakien kontsumorako ur instalazioen dimentsionamendua eraikinen barruan.
- Barne instalazioen oinarrizko arauak, 1975-12-09ko Ministro Aginduaren bidez onetsiak.
- Eraikuntza Kode Teknikoa.
Arduratzen den atala
Izapidetzearen inguruko argibiderik nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo AMVISAra jo dezakezu, edo 010 zein 945161100 informazio telefonoetara AMVISAren telefonora 945161000 / 900 16 10 00 (doako telefonoa) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea