Principal Antzokia alokatzeko eskabidea
Kultura-ekintzak egiteko Principal antzokia alokatzea.
Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea
Dokumentazioa
- Eskaera orria.
- Fitxa teknikoak.
Epea
Emankizunaren eguna baino lau hilabete lehenago.
Zenbatekoa
Araudia
- Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza (7.11 atala).
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.
- Udalaren Antzoki Sarearen Atala (San Prudentzio kalea 29).
Oharrak
- Salbuespenez, tasetan hobaria izan dezakete Gasteizko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten antzezte arteen arloko erakundeek, baldin eta bertan jasotzen diren helburuak lortzera bideratutako jarduerak gauzatzeko bada. Erakunde horiek areto zaintza, muntatze eta desmuntatze lanak eta aretoa erabiltzeak sor ditzakeen gainerako gastuak ordaindu beharko dituzte.Orobat sartuko dira multzo horretan udalaren laguntzaile diren erakundeak.
- Principal antzokiaren erabilera-tasan sartzen diren zerbitzuak eta ordutegiak araudian (7.11 atala) zehazten direnak izango dira.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara eta Udalaren Antzoki Sarearen Atalera jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.