Obra handietarako lizentzia
Obra handi gisa izapidetuko dira eraikitako lanen legeztapenak eta beste lan hauek:
- Eraikuntza berriak:
- Familia bakarreko etxebizitzak eta etxebizitza kolektiboak.
- Pabilioiak.
- Hirugarren sektoreko eraikinak: bulegoak, hotelak, merkataritza guneak...
- Ekipamenduetarako eraikinak: ikastetxeak, kiroldegiak, anbulatorioak...
- Beste eraikin batzuk: garajeak, gasolindegiak, tanatorioak, autobus geltokiak...
- Eraberritzeak:
- Eraikinen birgaitze integralak.
- Eraikinen eraberritze partzialak (egiturak sendotzea, estalkia, fatxada...).
- Aretoak eraberritu edo egokitzea, 12/2012 Errege Lege Dekretuan sartutakoak izan ezik.
- Atariak eraberritzea (igogailua jartzea, igogailua 0 kotara jaistea eta beste).
- Eraisteak.
- Instalazioak:
- Telefonia mugikorreko banaguneak.
- Eguzki sistema fotovoltaikoak.
- Telefonia mugikorreko antenak.
- Transformazio zentroak.
- Erregai biltegiak.
Obrarako baimena emanez gero, dagokion tasa ordaindu beharko da ondoren, zeina urtero eguneratzen baita.
Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide orria.
- Etxebizitxako-eraikinetan traba arkitektonikoak kentzeko kasuan, eskabide orriaz gain:
- Hirugarrenen eraginari buruzko aitorpena
.
- Jabearekin akordiorik bada, jabearen lagapena edo eskualdatzea egiteko konpromisoa.
- Hirugarrenen eraginari buruzko aitorpena
- Titularraren nortasun-agiriaren kopia. Eskatzaileak ordezkariaren bitartez badihardu, haren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
- Obra handirako lizentzia eskatzen duena elkarte bat bada: elkartearen eratze eskrituraren kopia eta ordezkatze-ahalordea, non ordezkatzea jasota izango baita.
- Dokumentazio teknikoa:
- Dokumentazio teknikoaren ale kopuru hau aurkeztu beharko da (sortetako batean, egoera-planoak eta oinplantarena eta fatxadena baino ez, nahi izanez gero):
- Erdi Aroko hirigunetik kanpo egiten diren lanetarako: 2.
- Erdi Aroko hirigunean egiten diren lanetarako: 3.
- Dokumentazio teknikoaren ale kopuru hau aurkeztu beharko da (sortetako batean, egoera-planoak eta oinplantarena eta fatxadena baino ez, nahi izanez gero):
- Dokumentazioa formatu digitalean aurkezten bada, euskarri digitalean aurkezteari buruzko erantzukizunpeko aitorpena egiteko orria erantsi beharko da.
Taula honetan zehazten da zein agiri zehatz aurkeztu behar den obra motaren arabera:
Lan mota | Erabilera | Agiriak |
---|---|---|
Eraikuntza berria | Kasu guztietan | Oinarrizko proiektua Segurtasun eta osasun azterlana/Segurtasun eta osasun oinarrizko azterlana Topografia lana Lana gauzatzeko zuzendaritzaren kontratuak Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak eta materialak kudeatzeari buruzko azterlana |
Eraikuntza berria | Bizileku kolektiboa, ekoizpenerako eraikinak (atxikitako pabilioiak), hirugarren sektorekoak edo ekipamendukoak, zatiketa horizontala dutenak | Kasu guztietarako eskatutakoa eta TAK proiektua |
Birgaitze eta eraberritzeak | Kasu guztietan | Oinarrizko proiektua Segurtasun eta osasun azterlana/Segurtasun eta osasun oinarrizko azterlana Lana gauzatzeko zuzendaritzaren kontratuak Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak eta materialak kudeatzeari buruzko azterlana |
Birgaitze eta eraberritzeak | Eraikinen birgaitze integralak - Zatiketa horizontala dutenak | Kasu guztietarako eskatutakoa eta TAK proiektua Topografia lana |
Birgaitze eta eraberritzeak | Eraikinen birgaitze integralak - Zatiketa horizontalik gabeak | Kasu guztietarako eskatutakoa eta topografia lana |
Birgaitze eta eraberritzeak | Estalkia eraberritzen denean | Kasu guztietarako eskatutakoa eta topografia lana |
Eraisteak | Kasu guztietan | Gauzatze proiektuak Segurtasun eta osasun azterlana/Segurtasun eta osasun oinarrizko azterlana Topografia lana Lana gauzatzeko zuzendaritzaren kontratuak Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak eta materialak kudeatzeari buruzko azterlana |
Instalazioak | Kasu guztietan | Oinarrizko proiektua Segurtasun eta osasun azterlana/Segurtasun eta osasun oinarrizko azterlana Lana gauzatzeko zuzendaritzaren kontratuak Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak eta materialak kudeatzeari buruzko azterlana |
Instalazioak | Eraikuntza berria denean edo aurretik dagoen eraikin baten estalkian dagoenean | Kasu guztietarako eskatutakoa eta topografia lana |
Oinarrizko proiektua, teknikari eskudunak sinatua. Onartzen diren euskarriak: papera; CD/DVD, pdf formatuko artxibo digitala duena (EKT, 314/2006 ED). Gauzatze proiektua aurkezten denean, zeinek behar duen elkargoaren oniritzia kontsultatu.
Segurtasun eta osasun azterlana edo Segurtasun eta osasun oinarrizko azterlana, dagokionaren arabera, teknikari eskudunak sinatua Onartzen diren euskarriak: papera; CD/DVD, pdf formatuko artxibo digitala duena.
(Eraikuntza-obretako segurtasunaren eta osasunaren arloko gutxieneko xedapenak finkatzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 ED, eta 604/2006 ED-ko aldaketak).
TAK proiektua, telekomunikazio azpiegitura komunei buruzkoa, teknikari eskudunak sinatua. Onartzen diren euskarriak: papera; CD/DVD, pdf formatuko artxibo digitala duena.
(Telekomunikazio Azpiegitura Komunei buruzko martxoaren 11ko 346/2011 ED).
Topografia lana. Aurkezteko formatuak, Lerrokadura, sestra, zuinketa akta eta obra amaierako planoei buruzko udal Ordenantzaren arabera. Onartzen diren euskarriak: papera; CD/DVD, pdf formatuko artxibo digitala duena.
Lana gauzatzeko zuzendaritzaren kontratuak. Onartzen diren euskarriak: papera; CD/DVD, pdf formatuko artxibo digitala duena.
Hondakinen Kudeaketari buruzko azterlana. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza arautzen duen 112/2012 Errege Dekretuaren arabera. Onartzen diren euskarriak: papera; CD/DVD, pdf formatuko artxibo digitala duena.
Izapidea hasi
- Obra handietarako lizentzia eskabidea aurrez aurre egin behar da, San Martineko bulegoetan.
- Informazio digitala aurkeztea.
Araudia
- Bide publikoan zangak egin eta laginak hartzeari buruzko Ordenantza.
- Bide publikoan zangak egin eta laginak hartzeari buruzko Ordenantza.Lerrokadura, sestra, zuinketa akta eta obra amaierako planoei buruzko udal Ordenantza.
- Lerrokadura, sestra, zuinketa akta eta obra amaierako planoei buruzko udal Ordenantza. 2267/2004 Errege Dekretua - Industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasun erregelamendua.
- 1627/1997 Errege Dekretua eta 607/2006 Errege Dekretuak xedatutako aldaketak. Eraikuntza-obretako segurtasunaren eta osasunaren arloko gutxieneko xedapenak - Segurtasun eta osasun azterlana edo segurtasunaren eta osasunaren arloko oinarrizko azterlana.
- 346/2011 Errege Dekretua, Telekomunikazio Azpiegitura Komunei buruzkoa.
- 20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzekoa, eta 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartu zituena.
- 112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza eta kudeaketa arautzen duena.
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala (3. ordenantza).
- Udalaren jabetza publikoko ondasunak pribatiboki erabiltzearen edo haien baliatze bereziaren tasak arautzen dituen Ordenantza (7. ordenantza).
- Udalaren jabetza publikoko ondasunak pribatiboki erabiltzearen edo haien baliatze bereziaren tasak arautzen dituen Ordenantza (7. ordenantza).Lurzoruaren Legea.
- Plan General de Ordenación Urbana.
- Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE).
Oharrak
- Kasu zehatz bakoitzari eragiten dion legeria sektorialak agintzen badu, beste administrazio batzuen baimena. Gerora eskatzen da, dosierra izapidetzen den bitartean.
Dosierrari buruzko kontsultak
- Dosierrari buruzko kontsultak eskabide arruntaren bidez eskatzen dira.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.