Gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak
Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateen proiektuak laguntzea du xede, gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuak egiteko, beti ere Gasteizko biztanleei zuzenduta badaude.
Deialdi honetako laguntzak bi programatan banatzen dira: A programa, 2022ko ekitaldikoa, eta B programa, 2022-2023 ikasturtean zehar garatzekoa.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Arlo sozio-sanitarioko irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak izan ahalko dira dirulaguntza hauen onuradun, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Beren estatutuetako helburuen artean berariaz aitortuta izatea osasuna sustatzeko edo elkartekideen bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak egitea.
- Dirulaguntza eskatzen duten pertsonek edo entitateek Gasteizko udalerrian izan beharko dute helbidea, eskatzaileak udalaz gaindiko entitateak diren kasuetan izan ezik; kasu horietan, dirulaguntzaren xede diren ekimenak Gasteizko udalerrian egin behar dira eta udalerriko biztanleei egon behar dute zuzenduta.
- Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debekuegoeretakoren batean ez egotea.
Epea
ALHAOn argitaratzen denetik (2021eko abenduaren 17ko ALHAO, 142. zk.) azken eguna 2022ko urtarrilaren 20a izango da.
Dokumentazioa
- I-S Eranskina Diru-laguntzaren eskabidea
- Estatutuen eta erakunde eskatzailearen identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Eskatzailearen ordezkaritzaren egiaztapena eta elkarte eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun agiriaren (NAN) edo atzerritarraren identifikazio zenbakiaren (AIZ) kopia.
- Banketxearen egiaztagiria, kontu-zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena —elkarteak berak izan beharko du titular—.
- II-S Eranskina. Erakundearen ordezkari legalaren erantzukizunpeko adierazpena, eskabidea aurkezten denean zenbat bazkide dituen adieraziz.
- III-S Eranskina. Onuradunarekin lotura duten pertsona edo entitateak azpikontratatzeko baimen-eskabidea, halakorik egitekoa bada.
- Programaren eta jardueren proiektua: erakunde eskatzaileak, gehienez ere, 40 orrialdeko dokumentu batean aurkeztu beharko du proiektua, eta, betiere, deialdi hau arautzen duten oinarri espezifikoetan adierazitako ezaugarriei erantzun beharko die. Besteak beste, diru-sarreren eta gastuen aurrekontu bat sartuko da, IV-S Eranskinaren arabera: Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (xls).
Araudia
- Gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuetarako laguntzen deialdia arautzen duten oinarri espezifikoak.
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako.
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Laneko Osasun Zerbitzura jo dezakezu, posta elektronikoa saludlaboral@vitoria-gasteiz.org.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.