Bizikidetza, aniztasuna, giza eskubideen babesa eta memoria historikoa sustatzeko jarduera eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak

Gasteizko udalerrian bizikidetza sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko eskabidea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Pertsona juridikoek, fundazioek eta elkarteek, baldin eta helbide soziala Gasteizen badute, legez eratuta badaude, eta dagokion erregistro publikoan izena emanda badaude.

Epea

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (ALHAO 36 zk., 2021eko martxoaren 31(Beste leiho batean irekiko da)). 2021. deialdia: maiatzaren 4a arte.

Betebeharrak

  • Legez eratuta egotea eta helbide soziala Gasteizko udalerrian izatea.
  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan- izena emanda egotea, eta datuak eguneratuta edukitzea.
  • Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparru eskabidea egiten duten elkarteek eta aurkeztutako proiektuek.
  • Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

Dokumentazioa

  • Dirulaguntzaren eskabidea pdf
  • Dirulaguntza eskuratzeko aurkezten den proiektua (I. eranskinari jarraiki) pdf. Gehienez 12 orrialde.
  • Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoaren morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.