Higiezinen salerosketa: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta eta baja
Higiezin bat erostean, erosleak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta eman behar du. Saltzaileak, berriz, baja eman behar du.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea
Nork
Salerosketa egiten duten pertsonek.
Epea
30 egun salerosketa egiten den egunaren biharamunetik kontatuta.
Dokumentazioa
- Inprimakaria (Alta eta baja emateko adierazpenak ditu).
- Titularen eranskina.
- Saltzailea eta eroslea identifikatzeko agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
- Jatorrizko salerosketa eskritura, zigilatzeko.
- Salerosketa eskrituraren kopia.
- Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.
- Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.
Zenbatekoa
Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Kopuru hori Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalarekin bat etorriko da.
Araudia
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (1. ordenantza fiskala).
- Ondasun Higiezinen Zergari buruzko uztailaren 19ko 42/1989 Foru Araua.
- Apirilaren 7ko 417/2006 Errege Dekretua, martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Higiezinen Katastroari buruzko Testu Bateratua garatzen duena.
- Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateratua onestekoa.
- Toki Ogasunak arautzen dituen abenduaren 28ko 39/1988 Legea.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Ebazteko epeak
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea