Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren erroldako izen-ematea berritzea
Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren erroldako izen-ematea bi urtean behin berritzea.
Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea
Dokumentazioa
Indarrean den identitate agiri bat.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Epea
Erroldan izen eman zuenetik edo azken berritzea egin zenetik, bi urtean behin.
Araudia
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen (testu finkatua eta ondorengo aldaketak), udal-erroldari dagokionez.
- 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki-Erakundeen Biztanleen eta Lurralde Mugen Araudia onesten duena (testu finkatua eta ondorengo aldaketak), udal-erroldari dagokionez).
- Idazkariordearen 2020ko apirilaren 29ko ebazpena, 2020ko otsailaren 17ko ebazpena argitaratzen duena (Estatistika Institutu Nazionaleko lehendakariaren eta Autonomia-Erkidegoekin eta Toki-Erakundeekin Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal erroldak kudeatzearen inguruan emandako jarraibide teknikoei buruz.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Oharrak
- Tramite hau egin beharra duten pertsonei gutun bat bidaliko zaie erroldan duten helbidera; bertan adierazten den iraungipen-data baino lehen izen-ematea berritu behar dutela jakinaraziko zaie, eta egin ezean baja emango zaiela ohartaraziko.
- Iraungitzeagatiko bajaren ebazpenaren aurrean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da jakinarazpena egin eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazpena egin eta 2 hilabeteko epean.
- 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkari batek egin dezakete berritzea.
- 16 eta 18 urteko pertsonei dagokionez, bi aukera daude: interesdunak berak egitea ala gurasoek edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkari batek egitea.
- 18 urtetik gorakoen kasuan, interesdunak berak egin dezake Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.