Herritarren Udal Txartela (HUT)

Herritarren Udal Txartela

Zer da?

Herritarren Udal Txartela (HUT) Gasteizko Udalak emandako txartela da, udalaren instalazio, zerbitzu eta izapide jakin batzuetan titularra identifikatzeko.

  • Gizarte-etxeetako abonatuek instalazioetara sartzeko erabiltzen dute.
  • Materia organikoa birziklatzeko edukiontziak irekitzeko erabiltzen da.
  • Udalaren webgunean online zerbitzuak izapidetzeko aukera ematen du. Azken erabilera horretarako, Herritarren Arretarako bulego batera joan behar gara, eta txartela aktibatu ematen diguten pasahitzarekin.
  • Gogoan izan: Herritarren Udal Txartela eskatu eta aktibatu dezakezu, udal-instalazioetako abonatua ez bazara ere.

Nola eskatzen da?

Herritarren Arretarako Bulegoetan eskatzen da. Formatu fisikoan eta/edo birtualean ematen da. Txartel birtuala VG TMC aplikazioaren bidez jartzen da mugikorrean.

Jarraibideak

  • Txartela eskatu Herritarren Arretarako Bulego batean.
  • Txartela aktibatu. Txartela jaso zenuenean eman zizuten gakoa behar duzu. Pasahitz hori ez baduzu, bulego batera joan behar duzu berriro.
  • Txartela aktibatzen ez baduzu: ezin izango duzu erabili udalaren webgunean zure burua identifikatzeko eskatzen duten tramiteak egiteko. Bai, ordea, abonatua bazara udal instalazioetan sartzeko, hondakin organikoen edukiontziak irekitzeko eta liburutegi sarean erabiltzeko.

(HUTarekin egin beharreko zerbitzuak eta izapideak ikusi)

1. VG TMC

Herritarren Udal Txarteleko datuak telefono mugikorrean sar daitezke VG TMC aplikazioaren bitartez. Adibidez, kirol instalazioetara sartzeko, edo udal liburutegietan erabiltzeko, txartel fisikoa gainean eraman beharrik gabe. Informazio-liburuxka (pdf)

Aplikazioak aukera ematen du HUT txartel bat baino gehiago telefono berarekin lotzeko (gure kargura dauden adingabeen txartela eramateko, adibidez).

HUT mugikorrean sartzeko izapidea aurrez aurre egin daiteke Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, edo egoitza elektronikoaren bitartez, txartela aktibatuta baduzu, edo ziurtagiri digital batekin (adibidez, B@Kq txartela).

HUT mugikorrean instalatu

2. NIK Patrika digitala

Herritarren Udal Txartela (HUT) Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ‘NIK Patrika Digitala’ aplikazioan erabilgarri dago. Plataforma horri esker, HUT mugikorrean izan daiteke, besteak beste osasun-txartela edo gazte-txartela gordeta ditugun toki berean.

Tresna digital honek bertan erabilgarri dauden Euskadiko administrazioetako edo zerbitzu publikoetako identifikazio-txartelak biltzen ditu modu digitalean eta txartel fisikoen balio berberarekin.

HUT digitala izateko, beharrezkoa da B@Kq ziurtagiri digitala edo IZENPEk emandako ziurtagiriren bat (NAN elektronikoa edo FNMTren ziurtagiria) izatea. Dagoeneko ziurtagiria izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren ‘NIK Patrika Digitala’ aplikazioa deskargatu beharko da AppStoreren edo PlayStoreren bidez eta, jarraian, ziurtagiriren baten bidez identifikatu eta HUT NIK walletera gehitu.

  • Pasahitzik ez baduzu eta zure txartela aktibatu nahi baduzu, joan Herritarrei Laguntzeko Bulego batera.
  • Pasahitza baduzu, txartela aktibatu eta pasahitza alda dezakezu.
  • Pasahitza berreskuratu behar baduzu ahaztu egin zaizulako, txartela desaktibatu eta berriro aktibatu nahi duzulako, edo hiru aldiz oker sartu ondoren txartela blokeatu egin zaizulako, sartu Pasahitza berreskuratu atalean.
  • Txartela desaktibatu nahi baduzu udalaren webgunean izapideak egiteko balio ez dezan, sartu Txartela desgaitu atalean.
  • Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, Herritarrei Laguntzeko edozein Bulegotan baja eman beharko duzu, eta beste bat eskatu ahal izango duzu bertan.
  • Nola jakin txartelaren barra-kodea eta itsasontzien jokoa.

Bideotutorialak

Nola instalatu HUT mugikorrean?

https://www.youtube.com/watch?v=YpgweqjJ9cU(Beste leiho batean irekiko da)

Nola erabili HUT? (gazteleraz)

https://www.youtube.com/watch?v=zsVuDTyVuzo(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

Herritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz 010 telefonoan ere kontsultatu ditzakezu HUTren inguruko zalantzak.