Herritarren Udal Txartela (HUT)

Herritarren Udal Txartela

Hainbat udal zerbitzu eta tramitetan titularrak identifikatu ahal izateko Gasteizko Udalak jaulkitzen duen txartela da Herritarren Udal Txartela.

Udal instalazioetan sartzeko erabiltzen dute abonatuek, eta, gainera, jardueren prezioetan murrizketa lortzeko aukera ematen die. Baina hori baino gehiago ere bada txartela; izan ere, prozedura erraz baten bitartez, webgunean tramiteak egiteko aktiba daiteke.

Zer egin dezaket txartela aktibatuta badaukat?

HUT aktibatuta edukiz gero, ikastaro, zozketa, udaleku, lehiaketa eta bestetan izena eman dezake titularrak Udalaren webgunearen bitartez. Era berean, partaidetza-prozesuetan bozka dezake, eta, gainera, udal instalazioetako abonatua bada, instalazioak erreserbatu, ikastaro eta jardueretako izen-emateak kontsutatu eta abar.

Aktiba ezazu txartela

HUT aktibatzen baduzu, hainbat tramite egin ahal izango dituzu online, Udalaren webgunean. Eskatu zenuenean pasahitza eta posta elektronikoa eman bazenituen, zuzenean aktiba dezakezu Udalaren egoitza elektronikoan. Bestela, Herritarrei Laguntzeko Bulegora jo beharko duzu.

Gogoan izan: udal instalazioetako abonatua ez bazara ere eska dezakezu, edo aktibatu, Herritarren Udal Txartela.

HUTaren inguruko tramiteak

Herritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz 010 telefonoan kontsultatu ditzakezu HUTren inguruko zalantzak. Gainera, ohiko galderak ere kontsulta zenitzake webgunean.