"Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa" proiektua hautatzea

Kultur edo arte-ekintzen bitartez gaur egun munduan -bereziki Gasteizko kolektibo edo erakundeek loturak dituzten lekuetan, edo horiek inplikatuta dauden problematikak dituztenetan- giza eskubideak zertan diren gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektu bat hautatzea du xede Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren eta Montehermoso kulturunearen deialdi honek.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Entitate, erakunde, elkarte eta gizarte nahiz kultur eragileek.

Epea

  • 2019. urtea: apirilaren 12ra arte.

Betebeharrak

  • Jarduteko erabateko gaitasuna duten eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekupean ez dauden entitate, erakunde, elkarte eta gizarte- nahiz kultur eragileek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
  • Entitate eskatzaileak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioaren esparruan ekintzaren bat gauzatu duela egiaztatu beharko du, eta deialdi honetan jasotzen diren baldintzak bete.

Dokumentazioa

  • Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu dituela eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekuaren mende ez dagoela jasotzen duen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Proiektuaren titularraren nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
  • Proiektuaren titular den pertsona edo entitatearen ibilbidea edo curriculuma.
  • Beste batzuekin batera aurkeztuz gero, entitatearen nahiz haren ordezkariaren ibilbide edo curriculumaz eta datuez gain, harekin batera parte hartzen duten agenteen gaineko informazio osoa ere aurkeztu beharko da.
  • Proiektuaren dossier.
  • Gutxi gorabeherako aurrekontu banakatua.
  • Jarduera osagarrien proposamena.

Tramitatzeaz arduratzen den atalak bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Araudia

"Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa" - 2019ko deialdia - Oinarriak pdf

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.