Gasteizko taxi-zerbitzuan babes-manparak erosi eta instalatzeko dirulaguntzak

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi egoeraren aurrean, Gasteizko taxi-zerbitzuan babes-manparak erosi eta instalatzeko dirulaguntzak.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | izapidetzea

Nork

Gasteizko udalaren taxi-lizentzia baten jabe diren pertsona fisikoak.

Epea

2020. deialdia: uztailaren 15era arte. 20 laneguneko epean aurkeztu daitezke, deialdi honen laburpena Dirulaguntzen Datu-base Nazionalaren bitartez Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALAHO, 68 zk. 2020ko ekainaren 17a) argitaratzen denetik hasita.

Documentazioa

  • Eskabide agiria eta zinpeko aitorpena, I eranskina Documento Word
  • Jatorrizko faktura, saltokiak zigilatuta II. Eranskinean jasotako ereduan Documento Word
  • Onuradunek jakinarazi egin behar diote Gasteizko udalari udalaren ebazpenaren ondoren beste administrazio publiko batzuengandik helburu berarako laguntzak jasotzen badituzte, horien jakinarazpena jasotzen denetik hilabete pasa aurretik III. eranskina Documento Word

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
  • Erregistro elektronikoaren bidez.
  • Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
  • Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
    • Datu pertsonalak.
    • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
    • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
    • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.