Gasteizko auzo elkarte eta auzo elkarteen federazioentzako diru-laguntzak

Auzoetan dinamizazioa eta partaidetza soziala sustatzen laguntzen duten proiektuak garatzeko auzo elkarteei zuzenduriko laguntzak. Helburutzat izanik partaidetza dinamizatzea, gizarte-kohesioa suspertzea, gizalegezko jokabideak bultzatzea, integrazioa aldeztea eta auzoko herritarren bizi-kalitatea hobetzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Auzo elkarteak eta auzo elkarteen federazioak,

helburutzat izanik partaidetza dinamizatzea, gizarte-kohesioa suspertzea, gizalegezko jokabideak bultzatzea, integrazioa aldeztea eta auzoko herritarren bizi-kalitatea hobetzea..

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 19 zk., 2019ko otsailaren 13a).

  • 2019. urtea: otsailaren 28ra arte.

Betebeharrak

  • Auzo elkarte edo auzo elkarteen federazio gisa eratuta egotea, eta jarduera-eremua Gasteizko udalerria izatea.
  • Estatutuetako xedeetan argi eta garbi jasota agertzea auzo-elkarteen izaera dutela, eta helburuen artean edukitzea deialdiaren xedearekin zerikusia duten jarduerak egitea.
  • Jarduera-eremua Gasteizko udalerria izatea. Gasteizko udalerriko auzo batekin edo batzuekin bat etorri beharko du jarduera-eremuak. IV. eranskinean dago jasota hiriko auzoen zerrenda.

Dokumentazioa

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Atención online Online izapidetzea
  • Erregistro elektronikoaren bidez. Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:
  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Dokumentuak erantsiko:
    • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
    • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak
    • Fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.