Garapenean laguntzeko proiektuak partez finantzatzea

Garatze bidean dauden herrialdeetako giza garapen lokalari laguntzeko eta Gasteizko zein herrialde horietako entitate eta taldeek elkar ezagutu eta haien arteko elkartasun aktiboa sustatzeko laguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.

Epea

2016. urtea:

  • GH ataleko eskabideak: apirilaren 2tik 23ra arte.
  • L ataleko eskabideak: apirilaren 2tik maiatzaren 2ra arte.
  • N ataleko eskabideak: apirilaren 2tik maiatzaren 2ra arte.

Betebeharrak

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da deialdia, atal bakoitzerako proiektuak aurkezteko azken egunetik kontatuta.
  • Eskutitz bidez emango zaie deialdiaren ebazpenaren berri eskatzaileei.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.