BAT BEREZI garraio txartela % 64ko nahiz hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat

Garraio publikoa erabiltzeko (tranbia eta TUVISAko autobusak) hobariak lortzea % 64ko nahiz hortik gorako ezgaitasuna izateagatik.

Betebeharrak | Dokumentzioa | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

  • % 64ko nahiz hortik gorako ezgaitasuna izatea.
  • Ezin izango dute 16.135,08 eurotik gorako diru-sarrerarik izan.

Dokumentazioa

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • 3 euro -txartelaren zenbatekoa- ordaindu izanaren ziurtagiria, jatorrizkoa.
  • Azken errenta aitorpena (jatorrizkoa eta fotokopia). Deskontu horren onuradun izan ahalko dira Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP(Beste leiho batean irekiko da)) halako 2,5 eta 1,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak, hots, 16.135,08 edo 9.681,05 (deskontu gehiago) eurotik beherakoak, dituztenak.
  • %64ko nahiz hortik gorako ezintasuna egiaztatzen duen Ezgaitasunaren Ziurtagiri originala edo ezgaitasun txartela.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

  • Txartela eskuratzeagatik 3 euro. Ordainketa honela egin ahal da:
    • Herritarrei laguntzeko bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
    • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria herritarrei laguntzeko bulegoetan eskatu beharko da.
    • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Zenbateko hori ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Arduratzen den atala: TUVISA.

Oharrak

  • Garraio-txartela 7 urtean behin berritu behar da.
  • % 64tik gorako ezgaitasuna dutenek hobariak izango dituzte, bai hiriko autobusean, bai tranbian.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.