Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) aurkezpena

Eraiki zirenetik hona 50 urtetik gora dituzten eraikin guztiek eta baita (betetako urteez at) zaharberritzeko, energia eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntza publikoak eskatzen dituztenek ere EAT eskuratu eta Udalean aurkeztu beharko dute, eta horrela, EAEko erregistro bakarrean sartuko dira.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak

Nork

  • Etxebizitzaren jabeak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Epea

  • 2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte bete dituztenbizilekuetarako etxebizitzetarako eraikinek eta egun horretatik aurrera katalogatutako eraikinek EAT egin beharko dute urte bete pasa baino lehen.
    • eraikinak urte horiek betetzen dituenetik aurrera, bizilekuetarako eraikinen kasuan.
    • hala kalifikatzen dutenetik aurrera, katalogatu egiten badute.
  • Titularrek baliatu nahi duten laguntza publikoa eraikina mantentzeko, irisgarritasuna hobetzeko edo energia eraginkortasunerako lanak egiteko bada, Eraikinaren Azterketa Teknikoak eginda egon beharko du laguntzaren eskabidea formalizatu aurretik, erakinaren antzinatasuna edozein delarik.

Dokumentazioa

  • EAT aurkezteko inprimakia pdf.
  • EAT aurkezten duenaren ENA/IFZ. Ordezkari bidez jardunez gero, horrez gain ordezpen-ahalmenaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Honako dokumentu hauen kopiak disko trinkoan -PDF formatuan eta XML artxiboan-:
    • Azterketa ondoriozko txostena eta irizpena.
    • Jabeek Erabilera eta Mantentze Plana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria, II. eranskineko ereduaren arabera, hiru hilabeteko epean, edo, behar izanez gero, hutsak konpondu direla egiaztatzen duen ziurtagiriarekin batera.
  • Dokumentazioa euskarri digitalean aurkezteari buruzko erantzukizunpeko aitorpena egiteko orria Documento Word.
EAT egiteko baimendutako pertsona aukeratzea

Hauek baino ez daude baimenduta EAT egiteko:

  • Arkitektoak.
  • Arkitekto teknikoak eta aparejadoreak.

Titulazio horietakoren bat duen pertsona oro gaituta dago zeregin horretarako. Gainera, ez dago profesionalen inongo erregistro ofizialik; beraz, komeni zaiona aukeratu ahal izango du jabeen komunitateak.

Baimendutako pertsonak arduratuko dira EAT egiteaz, Eusko Jaurlaritzak finkatutako ereduari jarraituz.

EAT ikuskapenaren txostenetik sortzen diren betebeharrak, eta hutsak konpondu izanaren egiaztagiria aurkeztea

EATan finkatzen diren jarduerak egitera behartuta egongo dira jabeak, bertan ezartzen den moduan eta ematen den epean.

Emandako epean jarduera horiek egiten direlarik, hutsak konpondu direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da, bertatik bertara, EATaren txostenean adierazitako formatuetan (*.pdf eta *.xml) eta CD euskarrian.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010(Beste leiho batean irekiko da) (edo 945 16 11 00(Beste leiho batean irekiko da)) argibideetarako udalaren telefonora ere.


Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.