Bermeen edo fidantzen gordailua

Bermeak edo fidantzak honako helburuak ditu: betebeharra betetzea, zorra ordaintzea, eta egindako obrak edo emandako zerbitzuak eragin litzaketen kalteak estaltzea.

Hainbat bide balia daitezke bermeak edo fidantzak gordailuan sartzeko:

  • Eskudirutan. Horretarako aurretik ordainagiria (sarrera agindua) eskuratu beharko duzu, bermea eskatzen dizun zerbitzuak.
  • Abal-dokumentua edo kauzio-aseguruaren dokumentua erabilita.
  • Zor Publikoko balioetan, kasuan kasu arauz ezarrita dauden baldintzak betetzen direlarik.

Dokumentazioa | Betekizunak | Araudia | Izapidetzea

Nork

Udal administrazioan bermearen edo fidantzaren gordailua eskatzen duen izapideren bat hasi duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Abalen edo kauzio-aseguruen gordailurako dokumentazioa
  • Abalaren jatorrizko agiria edo kauzio-aseguruaren jatorrizko agiria.
    • Eredu orokorrak: pdf abala/ asegurua.
    • Kontratu ereduak: pdf abala / asegurua.
    • Zor zatikatua edo atzeratua ordaintzeko bermearen eredua: pdf abala.
    • Zerga-bilketako prozeduraren etenaldia bermatzeko eredua: pdf abala.
Abalaren edo kauzio-aseguruaren dokumentuetako betekizunak
  • Jatorrizko agiriak behar dute izan.
  • Ahalordea askiesteko dokumentua lortu beharko dute, Gasteizko udaleko Idazkaritzak, Gordailuen Kutxa Orokorrak edo Estatuaren abokatuak emana.
  • Entitate abal-emaileak bermatutako kopuru osoa edo zatia sartu beharko du eskudirutan Gasteizko Udaleko Diruzaintzan 15 egunetako gehienezko epean, horretarako jakinarazpena edo udaleko lehenengo errekerimendua jasotzen duen egunetik kontatuta.
  • Abala edo kauzio-asegurua indarrean izango dela azaldu beharko da Gasteizko Udalak, edo bere izenean horretarako legez gaituak, baliogabetzea edo itzultzea baimentzen duen arte.
Abalen kasuan, gainera
  • Berariaz uko egitea eskusio-eskubideari, Kode Zibilaren 1830 artikuluak aipatzen duen horri.
  • Abalak Abalen Erregistro Berezian agertu behar du.
Kauzio-aseguruaren kasuan, gainera
  • Ondoko testua islatu beharko du: "Prima -bakarra, lehenena nahiz hurrengoak- ez ordaintzeak ez dio aseguratzaileari kontratua bertan behera uzteko eskubiderik emango, eta ez da hura iraungiko, ezta aseguratzailearen estaldura etengo ere, edo hura bere betebeharretik aske geratuko, aseguratzaileak bermea ordaindu beharra badu. Aseguratzaileak ezingo ditu aseguratuaren kontra baliatu aseguru-hartzaile gisa legozkiokeen salbuespenak".

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Lotutako izapideak

Bermeak edo fidantzak itzultzea.

Oharrak

Izapide honi buruzko argibiderik behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo San Martineko bulegoetara edo deitu 010 informazio telefonora, edo honetara 945 161100.


Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.