Adinekoentzako jantokietan erreserba egitea

Adinekoentzako zentro soziokulturalen bateko jantokian lekua erreserbatu, erreserba ordaindu eta egindako erreserbak kontsultatu.

Betebeharrak | Epea | Ordainketa | Araudia | Ohiko galderak | Izapideak | Oharrak

Online arreta Erreserba online egin | Kontsulta online egin.

Betebeharrak

  • Zentroetako erabiltzaile txartela izan behar da erreserba egin ahal izateko.
  • 60 urtetik gorakoa izatea eta jantokian autonomiaz jokatzeko egoeran izatea.
  • Jantoki zerbitzua Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez baliatuko dutenek gizarte laguntzaren bitartez egingo dute bai erreserba, baita ordainketa ere.
  • Erreserbak kontsultatzeko txartel digitalaren bidez identifikatu behar da (HUT edo ziurtagiri digitala).

Epea

Erreserbak egun baterako, hainbat egunetarako edo hilabete osorako egin daitezke.

  • Indarreko hilabeteko edozein lan egunetarako erreserba bada, bezperako 17:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
  • Astebururako erreserba bada, asko jota aurreko ostegunaren 17:00ak baino lehen egin behar da.
  • Erreserba jai egunetarako bada, eskaera gutxienez 9 egun lehenago egin beharko da.
  • Hurrengo hilabeterako erreserba bada, indarreko hilabeteko azken 10 egunetan egin daiteke. Esaterako, urtarrilaren 22tik aurrera egin daiteke otsailerako erreserba, baina ez martxorako, ezta gainontzeko hilabeteetarako ere. Egutegia kontsultatu.
  • Argibideak pdf.

Ordainketa

Bankuko txartelaz erreserba egitean, edo erreserba egitean eskuratuko den ordaintzeko aginduaz. Epe barruan ordaintzen ez dutenek erreserba galduko dute.

Adinekoentzako zentro soziokulturaletan, hurrengo egunean jateko erreserba arratsaldez egiten bada (edo asteburuan astelehenean jateko), nahitaez banku-txartelarekin ordaindu beharko da.

Ordainduta dagoen erreserba aldatu edo bertan behera utzi ahalko da behar bezala justifikatutako arrazoirik bada: ospitaleratzea, zitazio judizialak, premiazko kontsulta espezializatuak, senide zuzenen baten heriotza.

Araudia

Zenbatekoa udal ordenantzetan zehaztuta dago; 8.3 epigrafea: Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren zentro eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoa.

Ohiko galderak

Jantoki zerbitzuari buruzko informazioa.

Izapideak

Aurrez aurre

Jantoki zerbitzua honako zentroetan izapidetu daiteke: Abetxuku, Arana, Ariznabarra, Herrandarrak, Koroatzea, Lakua-Arriaga, San Kristobal, San Prudentzio, Txagorritxu eta Zaramaga. Harremanetarako datuak.

Online

Online arreta Erreserba online egin.

Online arreta Kontsulta online egin. Kontsultak egiteko HUT edo ziurtagiri digitala eduki behar da.


Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, edo 010 (945 16 11 00) argibideetarako telefonora deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.