Zainpeko apartamentuetako jantokietan lekua erreserbatzea

Hiriko zainpeko apartamentuetako jantokietakoren batean jateko lekua erreserbatzea, erreserba ordaintzea eta egindako erreserbak kontsultatzea.

Betebeharrak | Epea | Ordainketa | Araudia | Izapideak

Betebeharrak

  • Zentroetako erabiltzaile txartela izan behar da erreserba egin ahal izateko.
  • 60 urtetik gorakoa izatea eta jantokian autonomiaz jokatzeko egoeran izatea.
  • Jantoki zerbitzua Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez baliatuko dutenek gizarte laguntzaren bitartez egingo dute bai erreserba, baita ordainketa ere.
  • Erreserbak kontsultatzeko txartel digitalaren bidez identifikatu behar da (HUT edo ziurtagiri digitala).

Epea

Hainbat egunetarako edo hilabete osorako egin daitezke erreserbak. Oro har, hamar egun lehenago egin behar da erreserba. Erreserba bi modutara egin daiteke:

  • Aurrez aurre, zainpeko apartamentuetan.
  • Online, egutegian hilero egun kritiko gisa ezartzen direnetan bakarrik (horrela deitzen zaio hurrengo hilerako erreserba modu honetan egin ahal den aldiari).

Egutegia kontsultatu (pdf).

Ordainketa

Bankuko txartelaz erreserba egitean, edo erreserba egitean eskuratuko den ordaintzeko aginduaz. Epe barruan ordaintzen ez dutenek erreserba galduko dute.

Ordainduta dagoen erreserba aldatu edo bertan behera utzi ahalko da behar bezala justifikatutako arrazoirik bada: ospitaleratzea, zitazio judizialak, premiazko kontsulta espezializatuak, senide zuzenen baten heriotza.

Araudia

Zenbatekoa udal ordenantzetan zehaztuta dago; 8.3 epigrafea: Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren zentro eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoa.

Izapideak

Aurrez aurre
  • Complejos de apartamentos tutelados en los puede tramitarse el servicio de comedor:
  • Beato Tomás de Zumárraga (C/ Beato Tomás de Zumarraga Nº 1H),
  • Blas de Otero (C/ Amadis Nº 1),
  • Santa María de Olárizu (Juan Bautista Gamiz Nº10).
Online

Online arreta Erreserba online egin.

Online arreta Kontsulta online egin. Kontsultak egiteko HUT edo ziurtagiri digitala eduki behar da.


Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, edo 010 (945 16 11 00) argibideetarako telefonora deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.