Gasteizko autobus geltokian urritasunik edo mugikortasun murriztua duten bidaiarientzako laguntza eskatzea

Geltokian urritasunik edo mugikortasun murriztua duten, eta bidaiaren jatorria edo helmuga Gasteizen bidaiariei eskaintzen zaien doako laguntza eskatzea.

Gasteizko autobus geltokiak duen "geltoki izendatu" izaerari buruzko informazio gehiago.

Eskakizunak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak

Hartzaileak

Urritasunen batengatik edo adinagatik mugikortasuna murriztua izanik, geltokiak bidaiari orori eskaintzen dizkien zerbitzuak jasotzeko nolabaiteko egokitzapena eskatzen duen pertsonak.

Betebeharrak

  • Gutxienez 36 orduko aurrerapenaz jakinarazi behar da laguntza beharra, bai eta berariaz zer nolako laguntza mota behar den ere.
  • Egiaztatu egin behar dira mugikortasun arazoak.

Dokumentazioa

Zerbitzu hau eskatzen duten bidaiariek laguntza bezero orori eskaintzen zaizkien zerbitzuak beren egoerara egokitu beharra dutela egiaztatu beharko diete geltokiko langileei, horretarako ezarritako lekuan. Honako agiriak baliatu ditzakete horretarako:

  • Urritasunen bat duten pertsonen kasuan, urritasuna egiaztatzen duen agiria, dagokion erakunde ofizialak emana.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonen kasuan, edozein osasun arrazoirengatik edo adinagatik bezero orori eskaintzen zaizkion zerbitzuak beren egoerara egokitu beharra eskatzen duen mugikortasun murrizketa pairatzen duela egiaztatzen duen mediku ziurtagiri ofiziala.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Gasteizko autobus geltokiko informazio gunean (Euskaltzaindia plaza, z/g).

Telefono bidez

Gasteizko autobus geltokiko 945 16 16 66 telefonoan.

Zenbatekoa

Doako zerbitzua da.

Oharrak

  • 250 kilometrotik beherako bidaietarako, laguntza geltokian zuzenean eskatu dezakete, horretarako dauden edozein baliabide erabilita
  • 250 kilometrotik gorako bidaietarako, laguntza konpainiari txartela erosteko unean eskatzea gomendatzen dizugu, txartelak saltzeko konpainiak dituen bideetatik edozeinetan.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita udal argibideetarako 010 ( 945 16 11 00) telefonoan eta Gasteizko autobus geltokiko 945 16 16 66 telefonoan ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.