Izozki saltokiak instalatu ahal izateko eskabidea

Izozkiak saltzeko 2 kiosko eta 11 saltoki-ibilgailu instalatzeko baimenak eskuratzea.

Deialdiak barne hartzen du uztailaren 25ean (Santiago eguna), izozkiak saltzeko 4 baimenen esleipena. Baimena lau urterako izango da, 2019-2022, martxoaren 1etik irailaren 30era bitarteko eperako.

Epea | Betebeharrak | Urratsez urrats | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Izozkiak saltzen diharduten pertsona fisiko edo juridikoek.

Epea

Eskaerak 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean aurkeztu behar dira.

Betebeharrak

  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.

Urratsez urrats

  • Eskabidea, nahitaezko agiriak, eskabidea baloratu eta lehentasunak emateko agiriak aurkeztea.
  • Esleipendun izanez gero:
    • Eskatutako agiriak ezarritako epe eta lekuan aurkeztea.
    • Ordaingiria eta fidantza ordaintzea.
    • Baimenak jasotzea.

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • Eskabidea-Erantzukizunpeko aitorpena pdf
  • Pertsona fisikoek: nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan-baimena eta egoitza-baimena indarrean direlarik, eta atzerritarren arloan legeak dioenarekin bat etorriz.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Kioskoaren edo ibilgailuaren agiri teknikoak eta argazkiak.
  • Indarrean dagoen osasun-baimena edo osasun erregistro zenbakia.
Eskabideak balioesteko eta haiei lehentasuna emateko agiriak
  • EJZ agiria.
  • Izozkiak eskuz egiteko gaitasunaren agiria.
  • Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria eta enpresaburuaren jarduera-ezaren egiaztagiria.
  • TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna.
Esleipendunek aurkeztu beharreko dokumentazioa

2019ko otsailaren 25etik martxoaren 1era bitartean, esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Azokan zehar, berorren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
  • Titularraren eta titularkideen argazki bana, agiri tamainakoak.
  • Saltzaileek elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen agiria.

Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:

  • Azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Zenbatekoa

Araudia

Izapideak

Eskabideak eta dokumentazioa
Aurrez aurreko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Lizentzia jasotzea

  • 2019ko otsailaren 25tik martxoaren 1era bitartean, San Martineko bulegoetan
  • Titularrak edo titularkideak jaso beharko dituzte, nortasun agiria arkeztuta edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren identifikazio txartela. Era berean, hirugarren bati ahalmena eman ahal izango zaio baimena jaso ahal izateko, idatziz baimentzen badu eta NANaren edo horren baliokidearen fotokopiarekin.

Oharrak

  • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan (945 161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero) eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri 2019ko otsailaren 25tik aurrera.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu, edo 010 informazio telefonora deitu (945 161100, Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.